Oil&gas-era zuzendutako DANOBAT garapenak Texas-eko HOUSTEX erakustazokan
DANOBATGROUPek azkeneko DANOBAT teknologia eta garapenak jarriko ditu ikusgai Texas-eko HOUSTEX erakustazokako 1449 standean otsailaren 26tik 28ra bitartean.
Sektorerako beste soluzio batzuen artean tutuak mekanizatzeko DANOBAT TTB tornu horizontala izango da. DANOBAT TTB tornuaren ezaugarrietako bat makinaren zurruntasuna da eta torneaketa eta hariztaketa operazioetan txirbila begien bistatik desagertaraztea da. Horretaz gain, makinak karga/deskarga sistema ere izan dezake barneratua, posizionamendu kanalak, erreminta zehatzetarako soluzioak, mekanizazio prozesuak, CNC programazioa eta langileentzako formazioa bezero bakoitzaren behar zehatzei erantzuteko.

DANOBATGROUP lider globala da Oil & Gas sektorerako soluzioak eskaintzen. Eskaintzaren barruan DANOBAT artezteko makina horizontalak ere badaude kuplak eta tutuak mekanizatzeko (API, GOST eta PREMIUM); zehaztasun handiko balbulak mekanizatzeko giltza eskura soluzioak; balbulen bolak artezteko makinak; balbularen oinarrietako eraztunak mekanizatzeko artezteko makinak, produkzio lerro osoak, zinta zerrak, disko zerrak eta SORALUCE fresatzeko-mandrinatzeko makinak eta tornetaketa zentro bertikalak ur azpiko balbulentzat, Injekzio-kolektoreentzat eta bestelako aplikazio zehatzetarako.