Skip to main content
2016/01/28

“Quality Innovation of the year” saria SORALUCEren DAS sistemarentzat

“Quality Innovation of the year” saria SORALUCEren DAS sistemarentzat

SORALUCEren DAS sistemak makina-erremintaren sektorearen iraultza ekarri du, izan ere, sistemari esker mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua gutxitzen da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitzen da.

Atzo, urtarrilaren 27an, SORALUCEren DAS sistemak (Dynamics Active Stabilised) “Quality Innovation of the Year 2015” saria eskuratu zuen enpresa handien kategorian.Sarien banaketa Tallinnen egin zen, Estonian, eta bertan egon ziren SORALUCEko zuzendari gerente Rafael Idigoras, Iker Mancisidor doktorea, zeina IK4-IDEKOn, DANOBATGROUPen zentro teknologikoan, Dinamika eta Kontroleko ingeniaria den, Fernando Sierra, Euskaliteko zuzendaria eta Fernando García Casas, Espainiako Enbaxadorea
Estonian.

Lehiaketa, zeina Finlandiako Kalitate Elkarteak antolatua baita, aurten Estoniako Kalitate Elkartearen baitan egin da (EAQ). Aurkeztutako proiektuak Europako herrialdeetatik eta Israeletik etorritakoak ziren nagusiki.Lehiaketaren helburua da lehian parte hartzen duten herrialdeetan berrikuntza gehiago eta kalitate handiagokoak egotea.

Nazioarteko ebaluazio taldeak erabaki duenez, enpresa handien kategorian SORALUCEk aurkeztutako berritasunak kalifikazio bikaina izan du prozesu honetan ebaluatu diren bost elementuetan:berrikuntzaren balioa, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroarenganako orientazioa eta eraginkortasuna.

Estoniako Quality Innovation of the Year 2015 lehiaketaren epaimahaikide Tiia Tammaru andrearen esanetan, “SORALUCEren DAS sistema benetako iraultza izan da makina-erreminten mundurako, berrikuntza horrekin mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua txikiagoa delako, orain arte ez bezala, eta gainera makinaren errendimendua asko handitzen delako".

DAS sistema, zeina patentea lortzeko prozesuan dagoen, DANOBATGROUPeko kide diren SORALUCE enpresak eta IK4-IDEKO ikerketa zentroak elkarrekin egindako ahaleginaren emaitza da, eta BIMATEC-SORALUCEn probatu da, markak Alemanian duen Bikaintasun Zentroan, alegia.I+G+Bn batera egindako lan horretan, erabiltzaileen iradokizunak hartzen dira kontuan bereziki, eta makinaren zurruntasun dinamikoa denbora errealean aktiboki handitzeko gaitasuna duen gailu batean hezurmamitzen da, zeinak ebaketarako ahalmena %300 ere handitzen duen, era berean mekanizazioan ezegonkortasun arriskua murriztuta (chatter).

DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, bizitza erabilgarria luzatuz muturreko ebaketa baldintzetan.

SORALUCEk ingeniaritzako beste eremu batzuetan –eremu aeroespazialean, esaterako– urtetan erabili izan den kontzeptu teknologiko bat eskaintzen du bere produktu katalogoan, eta bera da munduan hori eskaintzen duen lehena makina-erreminten fabrikatzaileen artean.Makinen dinamikaren gainean IK4-IDEKOk egindako ikerketa eta soluzioaren garapenean eta aplikazioan SORALUCEk duen esperientzia funtsezkoak izan dira soluzio hau merkaturatzeko, aurrerapen esanguratsua izan baita merkatuan eskuragarri zegoen teknologiarako .

Era guztietako mekanizazio prozesuetan probatu da sistema. Esaterako, prentsa buruetan, motorren edo moldeen pieza polarretan probatu da, eta proba guztietan ikusi da sistema erabiliz mekanizazio denborak %45 ere murrizten zirela.

DAS SISTEMA

DYNAMICS ACTIVE STABILISER

Makina-erreminten etorkizuna gidatzen duen iraultza teknologikoa, mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua murrizten duena.

  • Ebaketa ahalmenaren %100 piezaren bolumen osoan
  • %300 ere handitzen du produktibitatea
  • Erremintaren bizitza erabilgarria luzatzen du
  • Piezaren gainazalaren kalitatea hobetzen du
  • Funtzionamendua denbora errealean

DAS sistema Best of Industry sarirako ere izendatu dute, ebaketarako makinen kategorian.Saria Maschinenmarkt aldizkariak antolatzen du, Alemanian makina-erremintaren sektorean dagoen aldizkari espezializatu ezagunenetakoak, alegia.

SORALUCE, Home of Innovation

"Teknologia argiratzen, gure Home of Innovation kontzeptuaren bitartez" 

SORALUCEk aktiboki entzuteko konpromisoa hartuta dauka eta oso harreman estua du bezeroekin, maila guztietan, izan ere, enpresako zuzendariekin, produkzio arduradunekin edo makinekin lan egiten duten pertsonekin ditu harremanak.

Informazio eta esperientzia hori guztia aztertu eta prozesatu egiten da gure I+G+Bko departamentu zentralean, zeina IK4-IDEKO DANOBATGROUPen zentro teknologikoarekin batera aritzen den zuzenean, biak gara-eta DANOBATGROUPeko kideak. IK4-IDEKOk harremanak ditu, baita ere, nazioarteko unibertsitate sareekin eta beste zentro teknologiko batzuekin. IK4-IDEKO SORALUCETIK hurbil dago, eta 120 ingeniaritik gora eta 24 doktore ditu lanean; berrikuntza gidatzen du sektorean, 40 ikerketa nazioarteko institutuekin eta mundu osoko unibertsitateekin, eta 50 proiektu europar baino gehiagotan parte hartu du.

Hemen aurkitzen dute bezeroen premiek ikerketa zientifikoaren kontzeptu teorikoak eta fresaketaren, mandrinaketaren eta torneaketaren teknologiak duen errealitate konplexuak konbinatzen dituen soluzioa.

Diziplina anitzeko ingeniari talde batek osatzen du SORALUCEren I+G+Bko zentroa, mekanikaren, elektronikaren eta aplikazioen eremu desberdinetatik etorritako ingeniariak baitira lantaldea osatzen dutenak. Departamentu honen ardura da produktuaren, softwarearen, buruen, osagarrien eta garapen aukeren bilakaera. Bezeroen ekarpen guztiak bildu eta ikerketa programei hasiera ematen diete, IK4-IDEKO gure ikerketa zentroarekin batera, SORALUCEren produktuetan gauzatu eta inplementatzen diren teknologiak garatzeko, produkzio prozesuaren jarraipen estua ere eginda. Teknologia berri horiek guztiak Limburgen (Alemania) dugun Bikaintasun Zentrora bidaltzen dira, hau da, BIMATEC SORALUCEra, eta han ingeniari alemaniarrek makinak baldintza zorrotzenetan probatzen dituzte. SORALUCE teknologia probatzeko zentro internazionala da Bikaintasun Zentroa eta bertan dago SORALUCE Akademia.

BIMATEC SORALUCEk konbinatzen ditu, batetik, ingeniaritza alemaniarraren ezagutzak eta, bestetik, Alemaniako merkatuan liderra izaten eta bost kontinenteetarako laguntza eta zerbitzua eskaintzen egin dituen 25 urteko esperientzia, eta SORALUCEk munduan duen bigarren zerbitzu zentroa da.

Zentroak 2.000 m2-ko tailerra du eta SORALUCEren produktu gama osoa hartzen duen makina sorta bat, barruko saiakuntzetarako eta bezeroen probetarako, eta, horrez gain, teknologia propioaren departamentu bat ere badu, neurrirako soluzioak garatzeko.

Hala jaiotzen da etorkizuneko teknologia SORALUCEn eta hala hartzen du bere gain, baita ere, lidergo teknologikoa SORALUCEk bere Home of Innovationarekin. Merkatuei, bezeroei eta erabiltzaileei entzun eta gero sortzen den teknologia da.

Lan egiteko modu horrek SORALUCE merkatuko aitzindari eta marka bihurtu du:fresaketaren, mandrinaketaren eta torneaketaren teknologietan estandar berriak ezarriz.

Bezeroak seguru egon daitezke SORALUCE erosita behar duten teknologia eskuratuko dutela, eta, gainera, ahalik eta inbertsiorik hoberena egiten ari dira, dela dituzten premietara egokitzen diren kalitate goreneko makinak erosten dutelako dela SORALUCErengana jotzen dutelako konplexutasun handiko proiektu pertsonalizatuak lantzeko.

Ekosistema hau da etorkizuneko estandarra izango den teknologia gauzatu nahi duen gure Home of Innovation hau, non SORALUCEk bere urteko fakturazioaren %6,5 inbertitzen duen, sektoreko lider teknologikoa izateari eusteko konpromisoa baitu.

Gure helburua da gure bezeroen irabaziak hobetzea, haientzako abantaila teknologikoa eta benetako aurrerapena eskainita.

SORALUCE, esperientzia zabala

SORALUCE liderra da munduan fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako teknologiari dagokionez.Bere historiako 50 urteetan ingeniaritzako ekarpen berritzaileak eta aitzindariak egin izan ditu etengabe, zeinak azkenean industriako estandar bihurtu diren. Bezeroak SORALUCE ezagutzen dute fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako soluzioetan duten esperientziagatik, beti bezeroaren efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratuta egon baitira. Bezeroentzat ezaguna da, baita ere, produktu bakoitza pertsonalizatzeko duen gaitasunagatik, izan ere, produktuak bezeroaren premia berezietara moldatzen daki eta, gainera, giltza eskura erako proiektuak sortzen ditu, inbertsiogileak kalitateari, efizientziari eta kostuei lotuta eskatutako parametroekin bat datozen lerro osoak diseinatuz eta sortuz.

Europar markak esperientzia zabala du, 2.500 makina baino gehiago salduta baititu, horietako ia erdia Alemanian, oso merkatu zorrotzenean, non, azken urteetan egiaztatu ahal izan denez, erosleen %80 Soraluceren produktuetan jarri duten konfiantza berriro.

SORALUCE DANOBATGROUP taldeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetakoa den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Goi mailako ia hogei planta ditu Espainian, Estatu Batuetan, Alemanian eta Ingalaterran, eta Zentro Teknologiko propioa dauka. IK4-IDEKO da zentro teknologiko hori, eta bertan 120 ingeniarik eta 24 doktorek dihardute lanean. DANOBATGROUPek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotuen eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. 2015an 260 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen 1300 langilekin, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %9 inguru arlo horretan inbertituta.