2014/08/08
SORALUCE eta DANOBAT azken soluzioak IMTS azokan erakusgai
DANOBATGROUP kooperatiba taldearen barne dauden DANOBATeta SORALUCEk, sektore ezberdinetako osagaien mekanizaziorako erabateko soluzioak aurkeztuko dituzte irailaren 8tik 13ra IMTS 2014 erakustazokan, Chicago hirian.
DANOBAT eta SORALUCE South Hall-eko S-8692 Stand-ean egongo dira eta barne aldeak zein erradioak artezteko IRD-400 makina horizontala eta SORALUCE FR zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makinaren Ram-Kaina Modularra izango dituzte bertan erakusgai. Gainera, energia sorkuntza , automozio, aeroespazial, tren eta ekipamenduko ondasunetara zuzendutako aplikazioen mekanizaziorako soluzio aurreratuenak ikusgai egongo dira hainbat irla teknologikotan.
Aurreko urteetan IMTS azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.