Skip to main content
2016/09/12

SORALUCE eta DANOBAT irailaren 13tik 17ra ospatuko den AMB azokan

SORALUCE eta DANOBAT irailaren 13tik 17ra ospatuko den AMB azokan

SORALUCE eta DANOBAT, Stuttgart-en izango dira irailaren 13tik 17ra, bertan ospatuko den AMB metalgintzarako azoka internazionalean.

Azokak bisitariek SORALUCEren fresatzeko, mandrinatzeko eta torneaketa bertikaleko soluzioak ikusi ahal izango dituzte 9. pabilioian A35 standean.

Bestalde, 8. pabilioian, C34 standean, DANOBAT LGDANOBAT LT eta DANOBAT-OVERBECK ILD makinak aurrez aurre ikusteko aukera izango dute bertaratuek. Doitasun handiko DANOBAT LT tornua, urteotan artezketa eta torneaketan irabazitako esperientzia konbinatuz diseinatua izan da eta doitasun handienak lortzeko gai da kanpo zein barne artezketetan, gogorrean egindako torneaketan edo fresaketetan besteak beste. DANOBAT LG kanpo artezketarako makina, doitasun handienek dituzten eskakizunak arrakastaz burutu ditzake, makina hau soluzio bikaina bilakatuz autoetarako eta sektore hidraulikorako osagaien fabrikaziorako. DANOBAT-OVERBECK ILD barnealdeak artezteko makina, bestalde, garatutako azken soluzioa da eta pieza handien artezketan eskakizun zorrotzenak betetzeko gai da.

Gainera, SORALUCE eta DANOBATek sektore desberdinetarako garatu dituzten azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dituzte.

SORALUCE eta DANOBAT, Stuttgart-en izango dira irailaren 13tik 17ra, bertan ospatuko den AMB metalgintzarako azoka internazionalean.

Azokak bisitariek SORALUCEren fresatzeko, mandrinatzeko eta torneaketa bertikaleko soluzioak ikusi ahal izango dituzte 9. pabilioian A35 standean.

Bestalde, 8. pabilioian, C34 standean, DANOBAT LG, DANOBAT LT eta DANOBAT-OVERBECK ILD makinak aurrez aurre ikusteko aukera izango dute bertaratuek. Doitasun handiko DANOBAT LT tornua, urteotan artezketa eta torneaketan irabazitako esperientzia konbinatuz diseinatua izan da eta doitasun handienak lortzeko gai da kanpo zein barne artezketetan, gogorrean egindako torneaketan edo fresaketetan besteak beste. DANOBAT LG kanpo artezketarako makina, doitasun handienek dituzten eskakizunak arrakastaz burutu ditzake, makina hau soluzio bikaina bilakatuz autoetarako eta sektore hidraulikorako osagaien fabrikaziorako. DANOBAT-OVERBECK ILD barnealdeak artezteko makina, bestalde, garatutako azken soluzioa da eta pieza handien artezketan eskakizun zorrotzenak betetzeko gai da.

Gainera, SORALUCE eta DANOBATek sektore desberdinetarako garatu dituzten azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko dituzte.