SORALUCE ikerketa eta garapen proiektu batean murgilduta dago teknologia berriak sortzeko alor baten bidez, bere lehiakortasuna handitzeko helburuarekin.
SORALUCE, IK4-IDEKO Zentro Teknologikoarekin lankidetzan, “COMBO' proiektua garatzen ari da; proiektu horrek honako hau lortzea du helburu:
- Zehaztasuna, produktibitatea eta funtzionalitatea handitzeko teknologia berriak
- Garapen teknologiko alor baten bidez, fresatzeko-mandrinatzeko makinak fabrikatzerakoan lehiakortasuna handitzea.
COMBO proiektuak 2 urteko iraupena du eta CDTIk, Industria eta Teknologia Garapenerako Zentroak, onartu eta lagundutakoa da. 1.842.631 €-ko onartutako aurrekontua eta 1.443.631 €-ko laguntza du, partzialki itzuliko ez dena. Laguntza hori FEDERekin, Eskualde Garapenerako Europar Fondoarekin, batera finantzatutakoa da; i+g+b programa operatiboaren bidez egingo da, eta honako helburua du: enpresen onura – fondo teknologikoa.
Puntako fabrikatzaileak merkatu tradizionaletan . Bestalde, goraka doazen merkatuetan, puntako fabrikatzeak kostu baxuko fabrikatzaileekin lehiatzera behartuta daude. Prezio faktorea, jakina, merkatu guztietan dago, baina bereizte teknologikoa lehiakortasuna mantentzeko bitarteko bakar moduan finkatzen ari da. Proiektu honek berritzailea, puntakoa eta bereizgarria den teknologi multzo bat garatzea ahalbidetzen dio SORALUCEri; horrela, hausnarketa estrategikoan proposatu den bezala, 2016an fresatze-mandrinatzean mundu mailan lidergo teknologikoa lortzea ere ahalbidetuko dio. Aipatutakoak aurretik hiru mugarri hauek lortzea eskatzen du:
- Merkatuaren eskakizun zorrotzei erantzutea
- Teknikaren egoerari dagokionez, bereizte teknologiko garbia izatea.
- Fresatze-mandrinatze azpisektorean SORALUCEren merkatu kuota handitzea.
Modu horretan, proiektu hau fresatzeko-mandrinatzeko makina fabrikatzaile den SORALUCE enpresaren eta Makina Erremintan, eta produkzio industrial eta fabrikazio teknologietan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentro teknologikoaren arteko lankidetza akordio batetik sortu zen. Akordio horren helburua honako hau da: bi alderdien arteko teknologia transferentzia eta garapen esparru bat definitzea eta horri heltzea; horrela, enpresaren lehiakortasuna bultzatu nahi da, bai nazio bai nazioarte mailan, eta horrek bere inguru geografikoan onura ekonomikoak ekarriko ditu. Ondorioz, eskariari erantzunez, proiektu honetan aurreikusita dauden garapen teknologikoak esparru hauen baitan taldekatuko dira:
- Zehaztasuna handitzea: piezan lortu beharreko bukaerako zehaztasunean zuzenean eragiten duten mota guztietako akatsen konpentsazioari helduko zaio. Zehaztasun eskakizunak gero eta handiagoak dira merkatuan, bai dimentsio doitasunean, bai gainazal akabera kalitatean. Modu horretan, neurketarako sistema aurreratu eta modulu matematiko berriak garatuko dira, gero akats kritikoak konpentsatzeko, bereizte teknologikoa ahalbidetuko dutenak.
- Produktibitatea handitzea: ebaketa baldintzen kontrol aktiboa ahalbidetuko duten sistemak garatuko dira, probak egingo dira makinaren alderdi kritikoetan material berriak sartzen eta funtzionaltasun aniztasunaren arloa garatuko da; horrez gain, eraginkortasun energetikoa eta ekodiseinu alderdiak ere aztertuko dira.
- Funtzionaltasuna handitzea: softwarean oinarritutako sistemak garatuko dira, ezagutza makinan integratuko dutenak, CNCtik langileari laguntzak emanez, kontrol eta diagnosirako funtzionalitate berriak.