Skip to main content
2014/10/21

SORALUCE Istanbuleko MAKTEK EURASIA 2014 erakustazokan izan da

SORALUCE Istanbuleko MAKTEK EURASIA 2014 erakustazokan izan da

SORALUCE urriaren 14tik 19ra Istanbulen, Tüyap Fair Convention and Congress Center-en, egin den MAKTEK EURASIA 2014n izan da. Mundu osoko 1000 erakusketari baino gehiagorekin, MAKTEK EURASIA makina-erreminta sektoreko asiar eta europar enpresen bilgune da. Bertan duen KEMA MAKINA tokiko banatzailearen bidez aurkeztu da SORALUCE erakustazokan, Hall 5 - 10 Stand 513-1012, eta SORALUCE FP-8000 zutabe mugikorreko fresatzeko makina erakutsi du. Fresatzeko zentroak 8000 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 3200 mm-ko ibilbide bertikala eta 1500 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru ortoganala dauka, 1ºx1º-ro indexagarria, 37 kW-ko motorrarekin 4000 rpm-tan. Errendimendu altuko fresatzeko makina da, motor zuzenak mugiarazten du burua eta dinamika altua du ardatz guztietan 35 m/min-ra arteko abiadurarekin. FP fresatzeko makina fresatzeko-mandrinatzeko zentro multi-funtzionala da eta, horrela, aldakortasun bikaina lortzeaz gain, erabiltzaileari produktibitatea nabarmen haztea ahalbidetzen dio.