Skip to main content
2012/03/26

Soraluce Italiak neurri handiko fresatzeko eta mandrinatzeko makinen sektorean tantoa markatuz hasi du 2012

Fresatzeko eta mandrinatzeko Soraluce FXR-64000 modeloa erosita, eraikuntza metaliko handien sektorean mundu mailako liderra den Cimolai taldeak bigarren aldiz erakutsi du Soraluce Italiarengan duen konfiantza. Errekorreko neurriak ditu makinak: 64.000 mm-ko luzetarako ibilbidea, 8.000 mm-ko ibilbide bertikala eta 2.900 mm-ko zeharkako ibilbidea .

FXR-64000 modeloaren berezitasun bakarra ez da neurria; hainbat berrikuntza teknologiko ditu eta automatizazio maila handia du. Izan ere, elementu hauek guztiak ditu: irteera erdibiribil modularra , buru automatiko milesimala, buru horizontala, neurketa-zundetarako gailu berezia, buru angeluarra, buruetarako pick-up, erremintetarako biltegia eta mahai birakari translatzailea. Halaber, garrantzitsua da nabarmentzea FXR-64000 makinak zutabe gehigarria har dezakeela bigarren fase batean, instalazioaren produktibitatea optimizatzeko. Cimolai taldearen inbertsioak ere beste errekor bat ekarri du: 65 metroko luzera, 6,5 metroko altuera eta 4,5 metroko zabalera duten piezak exekutatu eta mekanizatzea, dimentsio eta ezaugarri bereziak dituen nabe bakar batean instalatzeko manipulazio-sistema baten zati gisa.