2013/02/25
SORALUCE Leipzigen egingo den INTEC 2013 erakustazokan izango da otsailaren 26tik martxoaren 1era
SORALUCE participará en la 14º salón internacional de las tecnologías industriales, construcción de máquina herramienta y máquinas especiales, INTEC 2013, que se celebrará en BIMATEC SORALUCE Zerspanungtechnologie GmbH; 1. Pabiloiko B39 Standean egongo da. Bertan bankada finkodun TA-25-A fresatzeko makina eta MODULAR QUILL kaina modular irteera aurkeztuko dituzte
Fresatzeko zentroak 2500 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 1250 mm-ko ibilbide bertikala eta 1200 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru unibertsal automatikoa du, 2,5ºx2,5º-ro indexagarria eta 4000 rpm-tan 28 kW-ko motorra.
Bankada finkoaren konfigurazioa duen makina da, eta zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa ditu. Estandar zorrotzenak jarraitzen dituen diseinu eta muntai prozesuan lortutako doitasun iraunkorrarengatik eta txirbila harrotzen duen gaitasun handiarengatik nabarmentzen da. TA-25-A makina ideala da doitasun handiko molde eta matrize fabrikatzaileentzat, eta tamaina erdiko piezak egiten dituzten azpi-kontratistentzat.
Bestalde SORALUCEk MODULAR QUILL kaina modular irteera aurkeztuko du, sistema berri honek kaina eta fresatzeko beste buruak era automatikoan elkar aldatzea ahal bidetzen du.