Skip to main content
2015/10/09

SORALUCE lider mekanizaziorako soluzio errentagarri eta ergonomikoetan

SORALUCE lider mekanizaziorako soluzio errentagarri eta ergonomikoetan

SORALUCEk EMO 2015 erakustazokan mekanizatu arloan abangoardiako soluzioak eskaintzearen aldeko apustua aurkeztu du, DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea eta ergonomia eta segurtasuna bateratzen dituen bere makina generazio berria ezagutzera emanaz.

Azkartasuna, fabrikazio bolumen handia eta zehaztasuna handia produkzio prozesuetan eskakizun izaten diren parametroak dira. Parametroen barruan gutxitan izaten dira kontuan lanerako ingurua langilearen beharretara egokitzea, baina hau giltzarri da gorago aipatutako helburuak aurrera eraman daitezen bermatzeko.

Fabrikazioan errentagarritasun ahalik eta handiena lortzeko langileak ahalik eta erraztasun handiena izatea komeni dela jabetuta SORALUCEk makina generazio berri bat merkaturatu du inguru ergonomikoagoa eta langilearen babesaren aldeko apustu garbia eginaz.

Europako fabrikatzaile honek Milango EMOn bere diseinu integral kontzeptuaren bi adibide aurkeztu ditu, Europa mailan egiten den sektoreko makina erreminta erakustazoka honetako produktu erakargarrienetako bihurtu direnak. SORALUCEk batetik SORALUCE FXR zutabe mugikorreko dimentsio handiko fresatzeko makina bat jarri du ikusgai; eta bestetik, multitask makina bat, hau da, fresaketa eta torneaketaren onena makina bakarrean, biak diseinu berritzaile batekin errentagarria izateko eta manipulatu behar dituen pertsonari lana erakargarri egiteko.

EMO erakustazokan erakustera emandako bi makinak SORALUCEren diseinu berrien erakusgarri dira, zeinetan aldaketa garrantzitsuak barneratu diren. Horren adierazgarri dugu langilearen kabina, hobekuntza ugari dituena, besteak beste, ikusmen hobea eta lan egiteko gunera sarbide errazagoa, leuntasun, segurtasun eta mantentze lan gutxiago izateko translazio elektrikoko sistema bat, edo soinutik hobeto isolatzea, besteak beste.

Diseinuaren ulermen berri honen eskutik SORALUCEk bere taldeetan berrikuntza ugari sartu ditu ez lana erraztu eta lan ingurune seguruagoa izateko bakarrik, baita mantentze lanak erraztu eta geldialdi denborak gutxitzeko, honela makinaren ekoizpena eta errentagarritasuna handituz.

Produktuen etengabeko hobekuntzan oinarritutako filosofiari jarraiki azken bi urteetan makina generazio berri bat merkaturatzean jarri du indarra gaur egun arte sektorean inoiz ikusi ez diren aurrerapenak ekarriz sektorera.

DAS Sistema berritzailea (Dynamics Active Stabilizer)

EMOn aurkeztutako bi makinek patentatze prozesuan dagoen DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea dute, SORALUCE eta IK4-Ideko bere ikerketa zentroaren elkarlanari esker eta markak Alemanian duen BIMATEK SORALUCE teknologia zentroan probatuta.

I+G+i arloan elkarlanean egindako lanean erabiltzaileen iradokizunak izaten dira kontuan bereziki eta horren emaitza makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki handitzeko gailu batean materializatzen da, ebaketa gaitasuna %300era iritsiz, mekanizatuan ezegonkortasuna (chatter) murrizten duena hain zuen ere. DAS sistemak batetik ebaketa orokorrak egiteko gaitasuna handitzen du, bestetik gainazalaren kalitatea handitzen du eta horretaz gain, erremintak puskatzeko arriskua murrizten du bizitza luzatuz ebaketa baldintza zailetan ere.

Aurrerapen honek SORALUCEren izen ona Home of Innovation gisa kontsolidatzen laguntzen du berrikuntza bezeroengandik eta bezeroentzako sortzen den enpresa, bezeroen beharrei erantzunez, eta bezero hauek aurre egin behar dieten fabrikazioko erronkei aurre egiteko garapenak eginaz.

SORALUCE FXR, erosotasuna, irisgarritasuna eta segurtasuna

Begiratu batean SORALUCEren makina berrikuntzarik handiena laneko guneari bulego itsura ematen diotenak dira, horrek dakarren erosotasunarekin, eta SORALUCE FXR modeloa horren adierazgarri garbia dugu.

Azken generazioko fresatzeko-mandrinatzeko makina honetan langileak lan mahai bat du kaxoiekin eta honen parean panel bat planoak eta bestelako dokumentuak jartzeko, piezen konprobaziorako zerrendak edo produkzio planifikazioa, besteak beste. Langileak ez dauka zutik egon beharrik jarleku desplegarria baitu, eta bestalde ez dauka mekanizazio zaratarik entzun beharrik ere kabina soinuez babestuta izateaz gain soinu ekipo bat ere gehitu baitzaio. Hobekuntza hauez gain barruko argiztapena ere asko hobetu da eta kabina barruan aire egokitua jartzeko aukera ere jarri zaio.

Honetaz guztiaz gain, hobekuntza zehatzak egin dira laneko gunearekin kabinatik bertatik interakzioa errazteko.

Langilearen guneak leihodun ate irristagarri bat du eta balkoitxo bat eskuz ateratzeko aukera ere bai langilea burura hurbildu ahal izateko eta erremintaren edo pieza zein egoeratan dagoen konprobatu makinaren ibilbide bertikalaren edozein posiziotan. Ikusmena hobetu egin da kristala handitzean eta zabaltzeko sistema eta segurtasunekoa ezartzean. Era berean, kabinaren kanpoko plataforman erremintentzako armairu bat du eta lanerako gunearen kanpo aldeko argiztapena bermatuta geratzen da bi LED fokorekin sabaian kokatuta kabinan bertan, eta honek segurtasuna eta sistema honen iraungarritasuna ziurtatzen du.

Abantaila hauei guztiei SORALUCEk hobekuntza gehiago gehitu dizkio langilearentzako inguru seguruagoa sortzera zuzenduta. Besteak beste, erorketarik egon ez dadin segurtasun sistema kabinan, lurra pintura bereziarekin desgastea murriztu eta irristapenak ekiditeko eta pieza termokonformatuak barruko beheko aldean inguruari goxotasuna eskainiz.

Mantentze lanei dagokienean interbentzio guneetara honela errazago iristen da eta pertsiana korrederak dituzte panelen desmontaketarik gertatu ez dadin. Hobetu egin dira ekipoaren gune kritikoetako babesak eta hobetu egin da makinaren funtzionamendu orokorra merkatuko kontrolik aurreratuenetariko batekin kontrolatu daitekeena Heidenhain TNC 640rekin, hain zuzen ere.

SORALUCE FMT, multifuntzioa eta erabateko errentagarritasuna

SORALUCE FMT modeloa neurri handiko multitask zentro bat da, erabateko torneaketa gaitasuna eta funtzionalitatea duena potentzia eta momentua gehituz fresaketako buru unibertsalean konplexutasun handiko piezak lotualdi bakarrean mekanizatzeko aukera ematen du, honela, mekanizatu denboran aurreztuz erabiltzailearentzat errentagarritasun handiagoa suposatzen duena bai bakarkako produkzioan zein seriean egindako produkzioan.

Makina soluzio honek diseinu berritzailea du lanerako gune malguan izateaz gain bezeroen beharren arabera diseinatzeko modukoa izanik lanerako gune bakarra edo hainbat aukeratzeko aukerarekin eta mahai biragarri edo finkoak gehitzeko aukerarekin.

Makinaren karenatuak ere irisgarritasuna eskaintzen digu laneko gunera aurretik eta goitik iristek,o aukera emanaz ate automatikoak zabaltzean txirbilak eta taladrina batzeko funtzioa ere betez.

Kristalezko gainazal kopuru handia du langileak ikusmen hobea izan dezan.

Lan egiteko erraztasuna, segurtasun handiago eta garbitzeko erraztasuna keak xurgatzeko sistema bat integratuz osatu daitekeen karenatu batekin.

Erakusgai dagoen SORALUCE FMT makinak 150 erremintako biltegi robotizatua du eta laneko gunetik kanpo torneaketako burua automatizatutako sistema baten bidez kargatu eta deskargatzeko sistema bat ere badu.

Azken hau makinaren fresaketa buruaren gorputz nagusira egokitzen da, eta honela, txirbila harrotzeko gaitasun handia bermatzen da torneaketa operazioetan, beti ere mandrino nagusiaren errodamenduen osotasuna mantenduz.

Prestazio handiko zerbitzuak

Bezeroenganako etengabeko orientazio honen ondorioz, zerbitzu eskaintza integralak egitera eramaten gaitu inbertsioaren bizitza luzean SORALUCE makinen produktibitate eta errentagarritasun maximoa lortuz.

Fabrikatzaile europarrari gehien eskatzen zaizkion zerbitzuen artean ditugu mekanizatuan azterketa zehatzak egitea, erreminten diseinua eta fabrikazioan eta doikuntza eta neurketa ekipoetan zentratuta.

Gainera, SORALUCEk makinaren eskuragarritasun konpromisoak hartzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, erabiltzailearen inbertsioa babesteko prebentziozko mantenuko hainbat pakete eta aldagaien kudeaketarako programa desberdinak eskaintzen ditu.

Azkenik, formazio eskaintza zabala eskaintzen du; makina martxan jartzea eta zenbakizko kontrolaren ingurukoak esaterako. Gainera bezero bakoitzari egokitutako formazioak ere eskaintzen ditu.

Esperientzia zabala

Erakustazokaren sei jardunaldietan SORALUCEk bere makina gamaren demostrazioak egin ditu, zeinetara ehunka pertsona hurbildu diren. Edizio hau fabrikatzailea erakustazokan izan den hamaikagarren ekitaldia izan da fidagarritasuna eta errentagarritasunean oinarritutako soluzioengatik izan dena deigarri.

Marka europar honek esperientzia zabala du; 2.500 makinatik gora salduta, erdia inguru Alemanian, eskakizun handiko merkatua azkeneko urteetan ikusi ahal izan den moduan erosleen %80ak bere produktuetan jarri du konfiantza.

DANOBATGROUPek EMOn duen presentziaren inguruan informazio gehiago link honetan.