SORALUCE patenteak datorren Innobasqueren asteartean.
SORALUCEk datorren “INNOBASQUEren asteartean´ parte hartuko du, eta, oraingo honetan, patenteei buruz jardungo du, berrikuntza balioan jartzeko tresna diren aldetik. “Innobasqueren astearteak´ ekimenaren bitartez, Innobasquek berrikuntzaren arloan protagonistak direnei dei egiten die, hilero, dibulgaziozko foro ireki batean parte har dezaten, euskal berrikuntza pertsonen, erakundeen eta komunikabideen begiradapean jartzeko helburuarekin.
Oraingo honetan, INNOBASQUEk antolatutako jardunaldiak patenteen balioan sakonduko du, berrikuntzaren elementu sustatzaile diren aldetik, ikuspegi ezberdinetatik, jabetza industrialeko agentetik hasita patenteei etekina ateraz bere lehiakortasuna hobetzen duen enpresaraino. SORALUCE bigarren egoera horretan dago, eta, horrenbestez, topaketara gonbidatu diren hiru enpresetako bat izango da, eta patenteei esker fresatzeko eta mandrinatzeko makinen lehiakortasuna nola hobetu duen erakutsiko digu. SORALUCEk, besteak beste, RAM BALANCE eta MODULAR QUILL mundu-patenteak ditu, eta haien aplikazioak fresatzeko eta mandrinatzeko makinen mekanizazio-emaitzak hobetu ditu, batez ere dimentsio handiko aplikazioetan. RAM BALANCE ahariaren konpentsazio dinamikoko sistema bat da, eta ahariaren doitasun geometrikoa —zuzentasuna eta paralelismoa— bermatzen du, Y mailan nahiz Z mailan, eta bereziki onuragarria da makina buruen aldaketa automatikorako sistemaz hornituta badago. Bestalde, QUILL sistema MODULARRAK kainaren irteera gainontzeko fresaketa-buruekin trukatzen du, automatikoki. Pieza bat mekanizatzeko behar diren kaina- eta buru-irteera guztiak edukitzeko aukera ematen du. SORALUCEk bezeroen beharrei erantzuna ematen dieten garapen teknologikohoriek aurrera eraman ditu, egindako berrikuntza balioan jarriz.