2014/11/18
SORALUCE Porton EMAF 2014 erakustazokan azaroaren 19etik 22ra
SORALUCEk azaroaren 19etik 22ra EXPONORen, Portoko Nazioarteko Azokan , egingo den EMAF 2014 Industriarako Makina, Ekipamendu eta Zerbitzuen Nazioarteko Azokan parte hartuko du.
SORALUCE bere tokiko banatzailearen bidez aurkeztuko da, TECMILL Máquinas e Ferramentas, Lda.; 2. Pabiloiko 2A30 Standean egongo da eta aurkeztuko duen bankada finkodun fresatzeko makina TA-25-A modeloa izango da. Fresatzeko zentroak 2500 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 1250 mm-ko ibilbide bertikala eta 1200 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru unibertsal automatikoa du, 2,5ºx2,5º-ro indexagarria eta 4000 rpm-tan 28 kW-ko motorra.
Bankada finkoaren konfigurazioa duen makina da, eta zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa ditu. Estandar zorrotzenak jarraitzen dituen diseinu eta muntai prozesuan lortutako doitasun iraunkorrarengatik eta txirbila harrotzen duen gaitasun handiarengatik nabarmentzen da. TA-25-A makina ideala da doitasun handiko molde eta matrize fabrikatzaileentzat, eta tamaina erdiko piezak egiten dituzten azpi-kontratistentzat.