Skip to main content
2011/11/04

Soralucek 6 milioi euro inbertitu ditu Alemaniako bere ordezkaritza handitzeko

Soralucek 6 milioi euro inbertitu ditu Alemaniako bere ordezkaritza handitzeko

SORALUCEk, fresatzeko-mandrinatzeko makinen eta fresaketa zentruen diseinu eta fabrikazioan espezialista denak, 6 milioi euro inbertituko ditu Limburgen duen BIMATEC-SORALUCE ordezkaritza indartzen, herrialde horretan duen arrakasta aprobetxatuz presentzia sendotzeko, bere instalazioak handitzeko eta bere irudia mundura zabaltzeko. SORALUCE DANOBATGROUP kooperatiba taldekoa da, MONDRAGON korporazioko makina erreminta dibisiokoa.

Gaur egun Alemaniako egoitzak 1300 metro karratuko showroom bat dauka, eta 2012ko ekainean beste 2500 metro karratu handituko da. Showrooma handitzeaz gain, eta ekimenak bultzatzeko helburuarekin, bezeroei administrazio eta laguntza zerbitzuak emateko gaur egungo bulegoak 1900 metro karratu handituko dira. Aldaketa honetan nabarmenena barruti berriaren gaitasuna izango da, garabia 10 metroko altuerara iritsiko da, eta horrek sinadura gipuzkoarrari merkatu honetan 8 metroko ibilbide bertikala duten makinak merkaturatzeko aukera eskainiko dio. 20 urte daramatza SORALUCEk Alemanian, bertatik bezeroekiko harremanak, kontuen kudeaketa, instalazio eta salmenta ondorengo zerbitzuak etab. kudeatzen dira. Bezero erreferenteek 800 makina baino gehiago instalatuta izatea da 20 urte hauetako lanak eman duen fruitua Horrela, 2008ko urte bukaeran ordezkaritzaren handitzearen inguruan hasi zen lanean, merkatu horretan eta gainerako exportazio merkatuetan lidergotza mantendu eta gehitzeko helburuarekin. Enpresa gipuzkoarreko gerente zuzendaria den Rafa Idigorasek zera dio: 'Alemaniaren garrantzia mundu mailan testuinguru ekonomiko, politiko, teknologiko eta industrialean oinarrizkoa da momentu hauetan'. Gainera Alemania teknologia altuko makina erreminta produkzioan eta kontsumoan erreferentziazko herrialdea dela baieztatzen du. Lan hauen hasiera irailaren 19-24 bitartean Hannoberren ospatu den Makina Erremintako EMO Azokarekin batera gertatu da. Inaugurazioa  2012ko ekainean izatea espero da, Soraluceren 50.urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen hari diren urterako alegia.