Skip to main content
2016/02/24

SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso du «txirbil harroketa» kategorian

SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso du «txirbil harroketa» kategorian

Würzburgo-ko Vogel Convention Centerren izan zen ‘Best of Industry Award’ 2015 sari entzutetsuaren banatze ekitaldia. SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso zuen «txirbil harroketa» kategorian. DAS (Dynamics Active Stabiliser) berrikuntzarekin, SORALUCEren ikerketa eta garapen departamenduak patentea eskatu duenarekin, makinaren egonkortasun dinamikoa handitzeaz gain, txirbil harroketaren gaitasuna %300 arte handitu daiteke.

DAS sistema, lehen aldiz muga fisikoak gainditu dituen sistema, SORALUCE eta bere zentro teknologikoa den IK4-IDEKOren 4 urteko lankidetzari esker garatua izan da. Hainbat mekanizazio prozesutan egindako aproba praktiko sendoak, erabiltzaileen iradokizunetan oinarritutakoak izan dira, adibidez, makinak sortzen, sorgailuentzako prentsa eta osagaiak muntatzen edota erresistentzia handiko erreminta handiak ekoizten. Kasu guztietan lortu da mekanizazio denbora ia erdira jaistea.

DAS sistemak, mekanizazioan ohikoa den chatter efektua murrizten du, mandrinatze eta fresatze prozesuaren errendimendua hobetu, bai eta piezen gainazalaren kalitatea hobetu ere. Horrez gain, erreminta apurtzeko arriskua murrizten du eta SORALUCE makinen erabilgarritasuna handitzen du.

«MM MaschinenMarkt» argitalpen espezializatuaren irakurleen bozka garrantzitsua izan zen epaimahaiaren erabakian. «MM MaschinenMarkt» aldizkari espezializatu eta prestigiodun honetako adituek, mundu mailako lehiaketak aztertzen dituzte, lehiaketa hauetako epaimahai adituek berrikuntza teknikoaren maila egiaztatzen dutelarik, bai eta industrian, ingurumenean eta gizartean duten erabilgarritasuna ere.

Desiratutako sari honetan soilik sailkatu ziren soluzio berritzailea eskaintzen duten produktu edo garapenak dituzten enpresak, bai eta industrian bestelako sariren bat irabazita zuten enpresak ere. Hautagaiek gainera, MM irakurleen artean erresonantzia positiboa batez bestekoaren gainetik izateagatik sailkatuak izateko aukera izan zuten.

MM irakurleen bidez jasotako merkatuaren iritziak eta epaileen ebaluazioa teknikoak, erdizka eta bakoitzak bere aldetik, erabaki zuten Hoberenetatik hoberenarentzako saria. Irakurleek online egindako galdetegian parte hartu zuten eta MMko idazle eta adituek osatutako epaimahaiak erabakia hartu zuen berrikuntza, errentagarritasun eta jasangarritasun mailaren arabera.