SORALUCEk Blue Competence ekimenarekin bat egin du
SORALUCEk Blue Competencerekin bat egin du, CECIMO Makina-erreminten Industrien Elkarte Europarrak iraunkortasunaren alde bultzatu duen ekimen horrekin, alderdi ekologiko, ekonomiko eta sozialen bitartez iraunkortasunaren gaiari heltzeko . SORALUCE balio eta printzipio ekologiko, ekonomiko eta sozialekin konprometituta dago fresatze eta mandrinatze prozesu eta lan horietarako produktu eta teknologia iraunkorrak fabrikatuz. Enpresak iraunkortasuna kudeatzeko sistema bat erabiltzen du, sistema hori izanik enpresak garatzen dituen berrikuntzen ardatzetako bat, eta baliabideei dagokienez iraunkor eta efizienteak diren soluzioak eskaintzen ditu. Iraunkortasunera bideratuta dago erabat, fresatzeko eta mandrinatzeko makinak diseinatu eta fabrikatzeko prozesu osoan eta haien bizitzaldian.
SORALUCE produktuaren bizitza zikloaren kudeaketan, fresatzeko eta mandrinatzeko efizientzia asko hobetzen duten ondoko alderdien kudeaketa da nagusi:
- Energiaren galeraren murrizketa.
- Fabrikazioaren fasean zehar makinen moduluetan kontsumitzen den materiala.
- Pieza mugikorren gutxieneko kopurua.
- Gutxieneko osagai hidraulikoak.
- Tresna aldaketa elektromekanikorako sistemak.
- Eragintza sistema zuzenak.
Ildo horretan, SORALUCE dugu produktua diseinatu eta garapen prozesuak kudeatzeko duen sistemarako ISO 14006 arauaren arabera egiaztapena lortu duen makina-erreminten sektoreko lehen enpresa . Arau horretan erakunde baten produktu eta zerbitzuak ingurumen kudeaketarako sistema baten bitartez hobetzeko diseinu eta garapen prozesuan zehar aplikatu beharreko betekizunak zehazten dira. SORALUCEk fresatzeko eta mandrinatzeko makinek ingurumenean eragiten duten kaltea globalki murriztea lortu du, eta horrek egiten du fabrikazio prozesuan zehar kontsumoa asko murriztea, bai eta erabilpenean elektrizitatearen eta lubrifikatzailearen kontsumoa murriztea ere. Mundu honetan, non ingurumenarekiko sentsibilizazioa gero eta handiagoa den, gobernuak ingurumeneko inpaktua murriztearekin konprometituta dauden jarduerak bultzatzen ari dira, finantzaketarako eta zerga ordainketarako baldintza onuragarriak eskainik. Hori dela eta, finantzaketa eta zerga ordainketa efizienteak dira SORALUCEk egiten dituen fresatzeko eta mandrinatzeko makinen bezeroek izan dezaketen balio erantsia, interes tasa murriztua duten mailegu bideak eskatzeko aukera dutelako eta zerga ordainketan onura handiagoak izan ditzaketelako.