Skip to main content
2010/11/29

Soralucek Ekodiseinuaren ziurtagiria lortu du

Soralucek Ekodiseinuaren ziurtagiria lortu du

SORALUCE, KOOP. E. enpresa, fresagailuak diseinatzeaz, fabrikatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen dena, bihurtu da Produktuen Diseinuaren eta Garapenaren Prozesuaren Kudeaketa Sistema ziurtatu duen makina erremintaren sektoreko lehen enpresa UNE 150.301:2003 arauaren arabera. Arau horrek zehazten ditu erakunde bateko produktuak eta zerbitzuak hobetzeko diseinuaren eta garapenaren prozesuan aplikatu beharreko eskakizunak ingurumeneko gestio sistemaren bidez.

SORALUCE, DANOBATGROUPi elkartuta dagoena, MONDRAGON korporazioko makina erreminta dibisioko partaidea da eta uztailetik, AENORek emandako ziurtagiria du. Aipatutako egiaztagiriak ziurtatzen du enpresa horrek gestio sistema duela eta, haren bidez, diseinu guztiek dutela ingurumeneko aldagaia txertatuta bizitza ziklo osoan ingurumeneko inpakturik txikiena duten produktuak lortu ahal izateko. Produktuen eta zerbitzuen diseinuan ingurumeneko irizpideak txertatzen dituen metodologia denez, sortzen dituzten ingurumeneko inpaktuak gutxitu daitezke, bizitza zikloko fase guztiak kontuan hartuta.  Helburua inpaktu txikiagoa sortzen duten materialak erabiltzen dituzten produktuak diseinatzea da.

Produkzio garbiaren bidez fabrikatu beharko lirateke eta banaketan ingurumeneko hobekuntzak bildu beharko lituzkete, bizitza erabilgarriaren amaieran eta erabiltzeko garaian sortzen diren inpaktuak gutxituta. Laneko sistematika hori arrakasta handiz ezarri dute enpresan eta TS modeloko fresagailuaren garapenera aplikatu dute. Horri guztiari esker, ingurumeneko inpaktua % 15en baino gehiagoan gutxitzea lortu dute. TR modelo berria Stuttgarten 2010eko irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean egin duten AMB azokan aurkeztu dute, merkatuari begira. Lorpen hori iraganeko beste jarduera batzuen maila berean dago. Haiei esker, honako hauek lortu zituzten: Gestioaren Kalitateari emandako Zilarrezko Q garaikurra lortu zuen Espainiako makina erremintako lehen fabrikatzailea ereduaren arabera gestio arloko bikaintasuneko eta berrikuntzako printzipioak aplikatzen azpimarragarriak diren enpresak saritzen ditu. ISO 9001 kalitate ziurtagiriak lortzen Europako fresagailuen lehen fabrikatzailea izan zen.