Skip to main content
2017/01/20

SORALUCEk Europako ekimen baten parte hartzen dihardu

SORALUCEk Europako ekimen baten parte hartzen dihardu

Berrikuntza punta-puntan dago SORALUCEn eta makina-erremintaren sektoreari bultzada ematen dioten teknologietako asko eta asko, SORALUCEk sustatutakoak dira.

Testuinguru horretan eta bere lankide teknologikoa den IK4-IDEKOk koordinatuta, SORALUCEk COROMA proiektuan parte hartzen du. COROMAren helburua da robot-sistema modular bat garatzea hainbat fabrikazio-lan egingo dituena era autonomoan.

Berrikuntza punta-puntan dago SORALUCEn eta makina-erremintaren sektoreari bultzada ematen dioten teknologietako asko eta asko, SORALUCEk sustatutakoak dira.

Testuinguru horretan eta bere lankide teknologikoa den IK4-IDEKOk koordinatuta, SORALUCEk COROMA proiektuan parte hartzen du. COROMAren helburua da robot-sistema modular bat garatzea hainbat fabrikazio-lan egingo dituena era autonomoan.

Gaur egun robot industrialak asko erabiltzen dira errepikakorrak diren fabrikazio-lanetan. Automobilgintzaren industria, robot industrialak erabiltzen lehen erabiltzailea , egoera horren paradigma da. Robotak posizio desberdinetan erabiltzen dira automobilen fabrikazio-katean zehar, baina malgutasuna mugatua da robot bakoitzaren erabilera posibleen gainean, izan ere, robot horiek diseinatu eta inplementatuak izan baitira lan zehatz bat erarik hoberenean egiteko.

COROMA proiektuaren helburua da handitzea Europako manufaktura-industriaren malgutasun eta produktibitatea, aipatu muga horiek gaindituz robotika eta fabrikazioan egin diren azken garapenen bitartez. Ikerketa-proiektuen hainbat arlotako emaitzak, besteen artean pertzepzioa, arrazoiketa, gutxieneko programazioa, mugikortasuna, trebezia, ikaskuntza eta segurtasuna, konbinatu egingo dira aipatu helburua lortzeko.

COROMA proiektuaren helburu nagusia da robot-sistema modular bat garatzea fabrikazioko hainbat lan egingo dituena era autonomoan, produkzioaren eskakizunei egokitu dakion. Robota gai izango da zulaketa, mozketa, bizar-kentzea, leunketa, lisaketa, ikuskapen ez-suntsitzailea eta tresneriari finkatze-lanak egiteko.

Norabide horretan, SORALUCE arduratuko da robot eta makinaren arteko komunikazioaz zein automatizazio kontrolez.

Europar Batasunak bultzatua etorkizuneko fabrika adimenduna eraikitzeko eta industria-sektorearen lehiakortasuna bermatzeko, COROMA proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta bertan parte hartuko dute 7 herrialde desberdinetako 16 konpainia eta erakundek.

COROMAren hasiera ofiziala pasa den urriaren 4an eman zen, Bruselako Espainiar Enbaxadaren egoitzan ospatu zen bilera batean. Bertan izan ziren partzuergoko kideak eta harrera egin zien legazio diplomatikoko Kultura eta Zientzia arloetako kontseilari Joaquín Durán Garach-ek.

Proiektuak 7 miloi eurotik gorako aurrekontua du eta bere helburua da Europako enpresa-ehunari eskaintzea malgutasun handiagoa eskuratzeko tresnak, ahalbidetuko diotenak bere jarduera produktiboa optimizatzea geroz eta lehiakorragoa den merkatu global batean, zeinetan aldaketak oso abiadura handian gertatzen diren.