Skip to main content
2012/12/21

SORALUCEk Euskaliten Bikaintasunaren Urrezko Q lortu du

SORALUCEk Euskaliten Bikaintasunaren Urrezko Q lortu du

SORALUCEk abenduaren 18an jaso du Urrezko Q - Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria. Sari honek bere kudeaketaren bikaintasunagatik aurreratuen dauden erakundeak aitortzen ditu, bezeroen, pertsonen eta, oro har, gizartearen beharrak asetzera bideratuta daudenak. 1000 lagun baino gehiago izan ziren ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua, Arantza Tapia, izan zen buru eta bertan izan ziren EUSKALITeko presidentea eta Mutualiako Ondoko Zuzendari  Kudeatzailea, Ignacio Lekunberri. Rafael Idigorasek jaso zuen saria, SORALUCEko zuzendari gerenteak.

Sari honekin enpresa munduko zedarri berri eta garrantzitsu bat lortu du gipuzkoar kooperatibak bere 50. urteurrena ospatzen ari den 2012. urte honetan. Erakundeak EFQM Bikaintasun Eredua erabiltzen du bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko eta sari hauek merezi izan ditu bere bikaintasun maila adierazi baitu EUSKALITeko ebaluatzaile taldeak bere kudeaketa orokorrean eta sistematikoki aztertu ondoren. Talde horretan aditu independenteak daude, erakundearekin inolako zerikusirik ez dutenak, eta horien azterketari esker bertako egoeraren ikuspegi objektiboa lortzen da. 2002an lortu zuen Zilarrezko Q.