Skip to main content
2011/11/16

Soraluceren Ate Irekien Jardunaldiak

Soraluceren Ate Irekien Jardunaldiak

BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldiak urtero Limburg-en ospatzen dira 1990 urtetik, Alemania eta Europa Ekialdeko bezero guztiek parte hartzen dute, eta ohiko hornitzaile eta beste bazkide batzuen laguntza eta bisitak ere izaten dira. Ate irekien jardunaldian, teknologia aurreratuko eta azken belaunaldiko zazpi makina, fresatzeko eta mandrinatzeko sei makina eta tornu bertikal bat jarriko dira erakusgai, bakoitza mekanizatzeko aplikazio ezberdinekin. “T' gamako fresaketa zentruen hiru modelo erakutsiko dira.
  • Mahai birakaria duen fresatzeko zentroa, TA-25-D modeloa.
  • Bankada finkoko fresatzeko makina, TA-35-A modeloa, 3.500 mm luzerako ibilbidea, 1.250 mm ibilbide bertikala eta 1.000 mm ibilbide trasbertsala, 0,001ºx0,001º biraketa eta 24 kW 5.000 bira/ minutuko buru automatikoarekin. Makinak erremintak aldatzeko sistema frontala du, 20 erremintentzako gaitasunarekin.
  • Bankada finkoko fresatzeko makina, TR-35 modeloa, 3.500mm luzerako ibilbidea, 1.800 mm ibilbide bertikala eta 1.300 mm ibilbide trasbertsala, 1ºx1º biraketa eta 24 kW 5.000 bira/minutuko buru ortogonal konpaktuarekin. Makinak erremintak aldatzeko sistema du, 40 erremintentzako gaitasunarekin.
“S' motako mahai finkoaren gaineko zutabe mugikorreko fresaketa zentro bat:
  • SP-8000 mm luzerako mahaia, 6.500 mm luzerako ibilbidea, 2.00 mm ibilbide bertikala eta 1.500 mm ibilbide trasbertsala, 1ºX1º biraketa eta 32 kW 5.000 bira/minutuko buru ortogonalarekin. Makinak erremintak aldatzeko sistema automatikoa du, 40 erremintentzako gaitasunarekin.
“F' gamatik zutabe mugikorreko hiru fresatzeko makina erakutsiko dira:
  • FL-7000 modeloko fresatzeko makina, 6.500 mm luzerako ibilbidea, 1.800 mm ibilbide bertikala eta 1.200 mm ibilbide trasbertsala. Makinak 2,5ºx2,51 biraketa eta 32 kW 4.000 bira/minutuko buru automatiko dauka.
  • F-MT fresatzeko-torneatzeko zentro BERRIA, Hannoverreko EMO azokan aurkeztu zen. Modelo honek hainbat mekanizazio prozesu makina berean integratzea ahalbidetzen du: fresatzeko eragiketa tradizionalak gehi tamaina ertain-handiko piezak torneatzeko gaitasuna, konplexutasun handiko osagaiak makina berean eta multzo berean fabrikatzeko aukera eskaintzen du. Aldakortasun hau denboraren eta erlazionatutako kosteen aurreztea bihurtzen da. Funtzio anitzeko makina honek eragiketa guztiak multzo batean egin ditzazke- torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulatzea, hariztatzea- aeronautika, energia eta zehaztasunezko ingenieritza bezalako industrietako konplexutasun tekniko handiko piezetan eta osagaietan, eta egokiak dira banakako nahiz seriekako produkziorako.

Erakusgai dagoen makinak 3.500 mm luzerako ibilbidea, 1.800mm ibilbide bertikala eta 1.200 mm ibilbide trasbertsala ditu, 4.000 x 1.200mm dituen fresatzeko mahai batekin. Buruaren potentzia 43 kWkoa da eta 1ºx1º biraketa eta 32 kW 5.000 bira/minutuko buru automatikoa dauka fresaketa lanak egiteko eta 32 kW 6.000 bira/minutuko torneatzeko burua.

  • FR-12000 fresatzeko-mandrinatzeko makina, 12.000 mm luzerako ibilbidea, 2.600 mm ibilbide bertikala eta 1.600 mm ibilbide trasbertsala dauka. Makinak buru ortogonala du 1ºx1º biraketa eta 46 kW bira/minutuko duena eta erremintak aldatzeko sistema automatikoduna, 80 erremintarentzako gaitasunarekin. Makinak buruak aldatzeko sistema automatiko dauka makinari aldakortasun bikaina eta produkziorako onura handiak eskaintzen dizkio.
Tornu bertikal bat:
  • Hirugarren urtez jarraian BIMATEC-SORALUCEko ate irekien jardunaldietan, DANOBATeko VTD-2500 torneatzeko makina bertikala erakutsiko da, 2.500 mm diametroko tornaketa diametroa duena, 20 Tn piezentzako 250 bira/minutuko abiadura duena. DANOBATeko VTC modeloa bere zehaztasun bikaina, produkziorako gaitasun handia eta eragiketetarako aniztasun handiagatik ezaugarritzen da. Bisitarientzako oso interesgarria izango da makinarekin egingo diren piezen mekanizazioak.
Fresatzeko makina eta tornu hauez gain, beste aplikazio batzuk ere erakutsiko dira , SORALUCEko fresatzeko-mandrinatzeko makinen eta DANOBATeko tornu bertikalen aplikazio ezberdinak erakutsiz energia, itsasontzigintza, eraikuntzarako makinaria eta orokorrean mekanizazioa bezalako sektore estrategikoentzat. Urtero bezala, Heindnhain, Siemens, M&H, Vohlhauplter... hornitzaileen parte hartzea azpimarratuko da. Merkatu alemaniarrean 900 fresatzeko-mandrinatzeko makina baino gehiago saldu dira eta 50 lagunektik gorako lantaldea dauka BIMATEC-SORALUCEk, beraz laguntza teknikoa, komertziala eta SORALUCEko fresatzeko-mandrinatzeko makinen eta DANOBATeko torneatzeko makina bertikalen inguruko zerbitzua eskaintzeko plataforma oso indartsua da BIMATEC-SORALUCE. BIMATEC-SORALUCE bezeroari zuzendutako enpresa bat da. 1.991tik, BIMATEC-SORALUCEk trenbide, energia sortzea, trasmisio sisteman, molde eta matrizak, ibilgailu industrialak eta mekanizatuko sektoreetan aritzen diren alemaniako lehen mailako enpresen erreferentzia zerrendak egin ditu.