Talleres Allus-ek DANOBATen alde egin du neurri handiko piezak mekanizatzeko
Talleres Allus-ek, neurri handiko piezak zehaztasunez mekanizatzera dedikatzen den enpresak, Danobaten jarri du bere konfidantza osoa eoliko-offshore, petroleoa, aeronautika zein ekipo ondasunen arloko neurri handiko piezak torneatu eta fresatzeko. Funtzio anitzeko tornu bertikal bat da VTC-8000-H. Neurri bereziak izango ditu ekipo bakar egiten duena mekanizatu handien sektorean.
Estrukturako elementu nagusiak burdin urtu eta burdin estabilizatukoak dira, dardararik izan ez dadin eta makinaren ahalik eta ziurtasunik eta egonkortasunik handiena lortzeko. 220.000 Kg dituen torneaketarako zentro honek 150 Tn-ko pisua, 8.000 mm-ko diametroa eta 4000 mm-tik gorako altuerako piezak onartzen ditu. Langeta bertikalki mugitzeko aukerari esker bai altuera txikia zein altuera handiko piezak mekaniza daitezke kalitate zein zehaztasun handienarekin langeta edozein posiziotan egonda ere. Makina hau teknologiarik aurreratuenekin ekipatuta egonik ondorengo arloetan aplikatzeko gai da teknologia hidrostatikoa:
- X eta Z ardatzetan erabiltzen dituzten irristatzeko gida hidrostatikoak.
- Mahaia elementu hidrostatikoen bidez eusten da bai erradial eta axialki
Makinaren buru hidrostatikoa 105 kW-ko bi motorrez eragiten da eta 170.000 Nm-ko momentu bat eskaintzen dute. Talleres Allus-en tornu bertikalak motorizatutako bi RAM ditu, eta honek bi ardatzekin batera torneatu eta fresatzeko aukera ematen du modu honetan laneko denborak gutxituz. RAM bakoitzaren sekzioa 300 mm-koa da eta 2500 mm-ra arteko irteera bertikala dute . RAM bakoitzak Telebista kamera bat du barnean langileak momentuan bertan ikusi ahal izateko egiten ari den lana. Makinak C ardatz bikoitza du, eta baita bi erreminta biltegi, RAM bakoitzarentzako bat, postu ugarirekin torneatu, zulatu, hariztatu eta fresatzeko erremintentzat eta baita erreminta hauek behar dituzten buru zuzen eta angeluarrentzat, honekin guztiarekin makina guztiz automatizatzea lortuz. Makinak alboko igogailu bat izango du erantsita altuera handiko piezak mekanizatu behar direnerako. Arreta handia jarri da makinaren diseinu ekologikoan, ahalik eta gehien txikituz olio kontsumoak eta arreta berezia jarriz energia aurreztean 'sleep mode' sistema programagarriaren bidez. Tornu hau izateak Talleres Allus-i salto handia emateko aukera emango dio bezeroak lortzeko orduan, martxan jartzean aukera izango baita neurri handiko piezak makina bakarrean bukatzea, lanak ekipo batean baino gehiagotan egin beharrik gabe orain arte bezala, paralelotasun eta elkarzutasun maila handia ziurtatuz.