Skip to main content
2017/09/25

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Berrikuntzak inspiratuta eta 55 urteko historian oinarrituz, SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan.Berrikuntza abangoardian dago eta SORALUCE aitzindaria da makina-erremintaren sektorea bultzatzen duten hainbat teknologietan.

Etengabeko eboluzioan dagoen mundu batean bizi gara; mundu batean non guztiongandik espero den nabarmenduko garela. Produkzio-indize eta doitasun handiagoak, efizientziaren hobekuntza, errendimendua handitzea, erabilerraztasuna, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; horrekin batera murrizten ari dira ziklo denborak, geldialdiak, kontsumoa eta emisioak. Garapen mota horrek dauka zentzua SORALUCErentzat.

Teknologiarekin duen konpromiso handiak SORALUCE bilakatzen du bazkiderik hoberenean, eskaintzen dituen aparteko zerbitzu eta aholkularitzari esker. Teknologia limitera eramaten du etengabeko hobekuntzaren bidez, soluzio fidagarriak eta balio erantsia dakarten zerbitzuen gama zabal bat eskaintzeko.

Berrikuntza SORALUCEn ideia hutsetatik askoz harago doa, erreal eta ukigarri bilakatzen da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan estandar berriak ezartzen dituzten bere produktu eta proiektuetan.

EMO 2017 da SORALUCEk hautatu duen plataforma etorkizunari forma emango dioten berrikuntzak partekatzeko. Bezeroentzat eta bezeroekin garatutako etorkizun bat, era berean balioa sortzen duena.

 

Think digital – Etorkizuna digitala da

Fabrikazio arloko paradigma digital berriak ahalbidetzen du makina, pertsona eta prozesuen arteko interakzioa. SORALUCEk bere bezeroei laguntzen die lehiakorragoak izaten digitalizazio industrialeko berrikuntzaren bidez, efizientzia operatiboa hobetuz makinak lainora konektatu eta produkzioari buruzko informazio-fluxu jarraitu bat lortuz, eta makinen errendimendua optimizatuz. Ekipoen interkonexioak eta makinen datuak eskuratu eta aztertu ahal izateko posibilitateak bidea irekitzen diote fabrikazio-ingurune adimendunak sortzeari.

SORALUCEk lehiakortasun maila berri batera darama bere makina- eta soluzio-gama, eskaintzen dituen soluzioen eskuragarritasun eta produktibitatea handitzeko helburua duten balio erantsi handiko zerbitzuekin. SORALUCE Digital lau jarduera nagusitan hedatzen da: HMI Aurreratua, Osagarri Adimendunak, Data System eta Control System.

 

Data system

SORALUCE Data System analisi-tresna bat da, balio handiko informazioa ateratzen duena makinak sortutako datuetatik eta bere egoera gainbegiratzen duena mekanizazio prozesuaren ahalik eta errendimendu handiena bermatzeko. SORALUCE Data System tresna indartsu bat da funtzionamendu denbora eta fabrikazio-efizientzia optimizatzeko.

SORALUCE Data Systemek hainbat funtzio barnebiltzen ditu, horien artean makinaren egoera ikusi ahal izatea denbora errealean, informazio garrantzitsua eskainiz garapenean den mekanizazio operazioari eta beste puntu nabarmen batzuei buruz. Tresnak txostenak sortzen ditu erabiltzailearentzat praktikoak diren gaien inguruan, besteak beste produkzioa edo prozesua, energia-kontsumoa edo mekanizazio zikloen eraginkortasuna. Laguntzen du mekanizazio prozesuaren aldagaiak optimizatzen ekipoen mantentze-lanei dagozkien oinarrizko seinaleen diagnostikoaren bitartez, modu horretan makinaren produktibitatea handituz eta alferreko kontsumoa ekidinez. Gainera, geldialdiak gertatzen direnean mezu elektronikoak bidaltzen ditu automatikoki. 

Hardware espezifiko batekin eta Big Data eta Cloud Computing-eko azken teknologiak baliatuz, SORALUCE Data System-ek jaso eta biltegiratu egiten ditu CNC, PLC eta makinan integratutako sentsoreetan jatorria duten datuak, berauek prozesatu eta informazio erabilgarri bilakatzeko. SORALUCE Data System-ek zerbitzu multzo bat barnebiltzen du, oinarri hartuta makinaren gainbegiratzea eta Big Data, mekanizazio prozesua eta makinaren portaera aztertzeko. Ahalbidetzen die erabiltzaileei urrenetik eta modu seguruan konektatzea sistemara, ordenagailu, smartphone eta tableten bidez, eta informazio garrantzitsuena eskura izatea makinen, lantokiko logistika sistemen eta produkzio sistemako beste makina batzuen inguruan, bezeroak kokatuz lantoki adimendunaren errealitatean. Gainera, ahalbidetzen du fabrikako beste makina batzuetara konektatzea eta baita software aplikazio desberdinetara ere, adibidez ERP, MES, GMAO, etab.

 

HMI Aurreratua

Makina erabili ahal izateko behar den gizaki-makina interfazeari dagokionean, SORALUCE lanean aritu da ingurune lagunkoiagoak definitzen HMI Aurreratu batean. CNCa ingurune zakar eta itxia izan ohi zen, aurrez ezarritako funtzio eta kodifikazioekin eta mugekin funtzionaltasun berriak integratzeko; baina hori aldatu egin da. SORALUCEk funtzionaltasun multzo oso bat garatu du Heidenhainen TNC 640ren HMI interfazean, gizaki-makina harremana hobetzeko honakoen bidez: programa daitezkeen teklak, pertsonalizatutako diagnostiko-maskarak eta laguntza-grafikoak fabrikazio zikloetarako. Utilitate horiek sortu dira ohikoenak diren operazioak soiltzeko, makinaren etenaldien ondoren prozedurak errekuperatzeko (burua, tresna aldaketa, buru aldaketa), maskara pertsonalizatuen bidez diagnostiko funtzioak errazteko eta ergonomia hobetzeko.

SORALUCEk garatutako HMI Aurreratuko interfazeak honako ezaugarriak ditu: programatu daitezkeen teklen eta diagnostiko pantailen menu berri bat,fabrikatzailearen zikloak integratzea CNCaren programazio interfazean, Talka Dinamikoa Gainbegiratzeko makinaren 3D modelo bat, eta azkenik, Tresnen Kudeaketa Aurreratua, egokitua izan dena erabiltzaileari eskaintzeko tresnen kudeaketa kontzeptu berri eta erakargarriago bat, gaur arte erabilitako estandarretik urrun.

Ergonomia eta erabilerraztasuna hobetzeko duen konpromisoa finkatzera begira, SORALUCEk bere makinei gehitu die Heidenhainen ukipen-pantaila berria. Era berean, APP multzo bat garatu eta integratu dira, ahalbidetzen dutenak kanpoko ordenagailu baten gordetzen den informaziora jotzea, besteak beste 3D planoak, funtzionamendu eta diagnostiko eskuliburua, edo tresna informatiko propio bat buruaren posizioa kalkulatzeko, INDEXMILL bezala ezagutzen dena.

 

 

 

stand EMO SORALUCE

Think innovate – DAS+®-aren merkaturatzea

Dardara arazo bat azaltzen denean, langileari zaila egiten zaio arazoaren jatorria antzematea. Egoera horri konponbidea emateko, batzuetan mozketa baldintzak murriztera jotzen da, beste batzuetan tresna mota aldatzen da, edo doitu egiten dira erremintak. Askotan, neurri horiek froga-errore prozeduretan oinarritzen dira eta horrek denbora galtze handia eragiten du, azkenean estutasuneko soluzio batera iristeko, kasurik onenean ere mekanizazio emaitza optimoetatik urruti geratuko dena. Hori garbi edukita, garrantzia handia dauka dardara arazoaren iturri zehatza identifikatzeak neurri egokiak aplikatu ahali izateko.

SORALUCEk mundu mailan aurkeztu zuen EMO 2015ean zehar bere DAS® (Dynamics Active Stabiliser) sistema berritzailea, patentatuta duena. Espezifikoki ahariaren ibiltarte luzeak dituzten makinen mozketa gaitasuna maximizatzeko pentsatuta (hain justu makinaren zurruntasun dinamikoa ahulena denean), DAS® sistemak hobetu egiten du makinaren zurruntasun dinamikoa denbora errealean, mekanizazio gaitasuna handituz ehuneko 300 arte. Horrek murriztu egiten du birsortze efektuak eragindako ezegonkortasun klasikoa (chatterra).

DAS® sistemaren garapen arrakastatsu eta iraultzailearen ondoren, ‘Best of Industry 2015’ eta ‘Quality Innovation of the Year 2015’ sariak jaso zituena, SORALUCEk DAS+® sistema aurkezten du orain, DAS® sistemaren eboluzio bat, EMO 20117an zehar aurkeztuko diren funtzionaltasun berriak dakartzana.

DAS+®-ak dardara mailaren monitorizazioa dakar, ezegonkortasun arriskuaren (chatter) antzematea, eta baita chatterra kentzea ahalbidetzen duten bi estrategia berri ere: Torlojuaren abiadura sinkronizatzeko funtzio berria eta torlojuaren abiaduraren aldagailua. Funtzio berri horrek gainbegiratu egiten du mekanizazio prozesua eta barne-algoritmo bat aplikatzen du ebaketa-baldintza optimoak lortu ahal izateko, ahalbidetuz operazio zehatz baten egonkortasuna handitzea. Ezegonkortasuna emango balitz, algoritmo horrek kontuan hartuko luke ezegonkortasun arriskua (chatterra) eta tresnak sortzen duen kitzikapen frekuentzia eta estrategiarik hoberena aukeratuko luke arazoa konpontzeko, automatikoki aktibatuz DAS+® sistema, ezegonkortasun arriskua desagerraraziko lukeen torlojuaren abiadura optimoa aukeratuz, edo etengabeko oszilazio harmoniko bat txertatuz torlojuan mekanizazio prozesuan zehar. Makina langilearen laguntzaile bilakatzen da, eta horrela arreta guztia jarri dezake makinaren gaitasunen erabilera optimizatzen.

DAS+®-ak makina adimentsuagoa lortzen du eta gehikuntza bat produktibitatean eta prozesuaren sendotasunean, lortuz ziklo denborak murriztea, tresnen bizitza baliagarria luzatzea, eta gainazalaren kalitatearen hobekuntza nabarmena, makinaren higaduraren murrizketarekin batera. SORALUCEk mekanizazio dinamikaren arloan duen ezagutza eta esperientzia osoa barnebiltzen ditu, gure bezeroen mesedetan.

 

Think technology – Automatizazioa, multifuntzioa eta tamaina handia

Soluzio automatizatuak

SORALUCE gai da automatizazio proiektuei heltzeko maila guztietan, hasi CNCan integratutako paleten transferentzia kontrol soila duen makina bakarrarekin, eta mekanizazio zelda malgu bateraino, hainbat makinez osatuta eta software oso konplexudun ordenagailu industrialek kudeatzen dituzten pieza eta tresnak elikatzeko sistemez hornituta.

SORALUCEk software pertsonalizatu bat garatu du, Control System, mekanizazio zelda kudeatzean duena ataza-zerrenda kontzeptua erabiliz. Software horrek barnebiltzen ditu zelda osatzen duten elementu guztiak: makinak, landu beharreko piezak, paletak, tresnak, CNC programak, etab., operazioa errazteko.

 

Soluzio multifunzionalak

SORALUCEren makina multifuntzionalek errentagarritasun maximoa lortzen dute konplexutasun handiko piezak mekanizatzeko orduan, besteren artean fresatze eta torneatze operazioak lotualdi bakarrarekin. Makina gama honek posible egiten du ebaketa-operazio desberdinak egitea, besteak beste torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztatzea, lotualdi bakarrean. Hori guztia posible da dagoeneko tamaina eta forma desberdineko hainbat pieza motatan, efizientzia eta doitasun handiarekin. Behar den lotualdi kopurua murriztu egiten da, eta baita ziklo denborak eta balizko akatsak ere. Multifuntzio aukerak ahalbidetzen du konplexutasun tekniko handiko osagarriak mekanizatzea lotualdi bakarrarekin.

SORALUCEk gaitasun multifuntzionalen serie oso bat eskaintzen du bere diseinuen bidez: torneaketa buruak, mahai eta ziklo pertsonalizatuak eta hainbat operazio —fresaketa eta torneaketa— egiteko gai den buru multifuntzional berezia, gaitasun eta funtzionaltasun handiagoa eskainiz.

Era berean, SORALUCEk Chip Breaker izeneko software berri bat integratzen du, txirbil luzeak hausteko soluzio adimendun bat txirbila kentzea errazten duena. Torneaketa lanek askotan txirbil luzeak sortzen dituzte, ohiko txirbil garraiatzaileek maneiatu ezin dituztenak, eta horrek geldialdiak eragiten ditu produkzioan eta beharrezko egiten du horiek makinatik eskuz kentzea. Sistema baliatzen da makinaren eragingailuez oszilazio bat eragiteko, eta horrek txirbil txikiak  sortzen ditu, kentzeko errazagoak direnak. Horrela, makinaren geldialdiak murrizten dira eta produkzio jarraitu bat bermatzen da.

 

Dimentsio handiko soluzioak

Tamaina handiko osagarrien mekanizazioak makina oso espezifikoak eskatzen ditu, merkatuan lehiatzeko behar diren doitasun, produktibitate eta fidagarritasun maila maximoak bermatzeko gai direnak, eta hori da SORALUCE PXG zentro berriaren ingurunea.

Gaur egun, horrelako osagarrietan aritzen den makinak gai izan behar du oso mekanizazio lan konplexuei aurre egiteko. Makinak erantzun egin behar die multiataza eta moldakortasun eskaerei, produkzio denborak maximizatuz eta doikuntzenak minimizatuz. 

Testuinguru horretan, SORALUCEk PXG makina berria aurkezten du, bere gaitasun handiak ezaugarritzen duena. 1.000 m3-ko lan bolumena dauka eta 500 t-ko pisua. Aurkeztutako modeloaren dimentsioak honakoak dira: 19 m luze, 7,25 m zutabeen artean eta 7,3 m altueran. Azken altuera hori konfiguratu egin daiteke zeharragak duen 5 m-ko ibiltarte bertikalari esker. SORALUCE PXG makina dimentsio handiko portiko erako fresatzeko makinen gamakoa da, eta SORALUCEren PM, PMG eta PRG portikodun makinen gama osatzen du bere goiko tartean.

Moldakortasun handiko modelo hau sortu da erantzuna emateko sektore desberdinetan erabiltzen diren eskakizun handiko hainbat osagarriren mekanizazio beharrei. Sektoreok dira, adibidez, energia sektoreko makinariaren eraikuntza, itsasorako motorren mekanizazioa eta kogenerazioa (CHP) eta osagarri handien mekanizazio orokorra.

SORALUCE PXG multiataza soluzio bat da, guztiz moldakorra  eta bideratuta dagoena produktibitatea maximizatzera makina bakarrean fresatze eta torneatze lanak egiteko duen gaitasunari esker. Errentagarritasun parametro handienak eskaintzen ditu tamaina eta konplexutasun tekniko handiko piezen mekanizazioan, hainbat morfologia eta tamainako piezen mekanizazioa ahalbidetuz. Mekanizazio prozesu desberdinak —torneatzea, fresatzea, mandrinatzea, zulatzea eta hariztatzea barne— efizientzia eta doitasunez burutzeko duen gaitasuna da bere identitate zeinuetako bat. Hori egin ahal izateko fresatzeko eta torneatzeko hainbat buru ditu, tresnak automatikoki aldatzeko sistemarekin. Makinak berarekin dakartza dimentsio handiko makinen segmentuan berritzaileak diren teknologia eta soluzioak.

Gida linealak daramatza X, Y eta Z ardatzetan, eta horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu ohiko soluzioen (gida hidroestatikoak kasu) alboan. Gidaketa linealaren sistemak ekidin egiten ditu makinaren egituran zehar olioaren fluxuak sortzen dituen gradiente termikoak, egonkortasun geometriko hobea eskainiz eta modu esanguratsuan murriztuz mantentze lanak.

SORALUCEren berrikuntza eta diseinu lantaldeek xehetasunez aztertu dute makinaren funtzionamendu orokorra, sistemaren pieza mugikorren desplazamenduek eragindako deformazio desberdinak behar bezala ezaugarritzea helburu duten hainbat simulazio eginez. Analisi horien emaitzen argitara, SORALUCEk sortu eta aplikatu du dispositibo multzo bat pieza mugikor horiek eragindako deformazioak neurri handi baten orekatzen dituena. Dispositibo horietako bat ahariaren erorketa bertikalaren (VRB) konpentsaziorako sistema berritzailea da, patentatzeke dagoena. Sistemak, funtsean CNC bidez kontrolatutako sistema elektromekanikoa dena, zeharragaren tortsioak sortzen duen kulunka konpentsatzen du eta baita zutabeen flexio diferentziala ere aharia makinaren Y zeharkako ardatzean zehar mugitzen denean. Sistema honek doitasun maximoa bermatzen du makinaren X eta Y zutabeen perpendikulartasunari dagokionez, lanerako posizioa edozein dela ere.

Makinak berarekin dakar gainbegiratze termikorako sistema berri bat ere, egiaztatzen dituena egiturazko osagarri guztietan denboran zehar emandako aldaketak CNCan txertatutako funtzio baten bidez. Gainera, SORALUCEk garatutako konpentsazio termikorako azken algoritmoak ere baditu.

Makinan integratutako funtzio berri bat erabili ahal izango da torneaketa mahaiak dituen sentsore batzuei esker, langileari laguntzeko geometrikoki asimetrikoak diren piezen pisua berrorekatzen.

 

Think tailored – bezeroak posizionatzea lehiakortasun maila berrietan

SORALUCEren produktu, zerbitzu eta soluzio gama berriak garbi uzten du enpresak duen konpromisoa bezeroarengandik gertu mantentzeko. SORALUCEren teknologia eskaturiko soluzioaren abangoardian aurkitzen da eta egokitu egiten da bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko. Produktu, soluzio eta zerbitzu gama zabal bat, ahalbidetzen diona SORALUCEri hornitzea makina indibidualetatik hasi eta giltza eskura erako mekanizazio-soluzioak barne hartzen dituzten fabrikazio-lerro osoetaraino.

SORALUCEk aholkularitza profesionala eskaintzen du mekanizazio ingeniaritzan eskarmentu handiko teknikari talde baten bidez. Beraiek ebaluatzen dituzte gure bezeroen produkzio eta mekanizazio prozesuak eta soluzioak eskaintzen dituzte horiek optimizatzeko, errendimendu orokorra hobetuz, hobekuntza lortuz ziklo-denboretan, eta handituz produktibitatea, efizientzia eta errentagarritasuna.

Bezero bakoitzaren behar desberdinei erantzuteko helburuz, SORALUCEk aukera zabala eskaintzen du buru, lan-estazio (estandar eta bereziak) eta beste aukera batzuetan, konfigurazio optimo baterako. Horren dira anitzak bezeroen eskura dauden aukerak, ezen makina bakoitza proiektu bakar eta partikularrean bilakatzen den.

 

Home of Innovation

SORALUCEren konpromisoa da bere bezeroei era aktiboan entzutea eta harreman estua mantentzea maila guztietan.

Informazio eta esperientzia hori guztia aztertu eta prozesatu egiten da gure I+G+b-ko departamentuan, zeina gure zentro teknologikoarekin batera aritzen den zuzenean. Aldi berean, gure zentro teknologikoa harremanetan dago nazioarteko unibertsitate sareekin eta beste zentro teknologiko batzuekin.

Horrela aurkitzen dituzte soluzioak gure bezeroen beharrek; konbinatuz, batetik, ikerketa zientifikoaren kontzeptu teorikoak eta, bestetik, fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalaren teknologiak dituen errealitate konplexuak.

Teoriatik laborategira eta hortik BIMATEC SORALUCEra, Alemanian dugun Bikaintasun Zentroan probatzen diren makinen errealitatera. Bertan, bezeroekin batera, mekanizazio entsegu oso zorrotzak egiten dira gure mekanizazio teknologia eta soluzioak balioztatzeko, bezeroek dituzten behar espezifikoei soluzioa emanez.

Ekosistema hori da gure Home of Innovation-a, lanean diharduena etorkizunean estandarra izango den teknologia gauzatzeko. SORALUCEk bere urteko fakturazioaren %8 inbertitzen du horretan.

 

SORALUCEk erreferente berriak ezarri ditu fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan

SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako teknologietan. Bere historiako 55 urteetan ingeniaritzako ekarpen berritzaileak eta aitzindariak egin izan ditu etengabe, eta azkenean sektoreko estandar bihurtu dira.  Bezeroek SORALUCE ezagutzen dute fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako soluzioetan duen esperientziagatik, beti bezeroaren efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratuta egon baitira. Bezeroentzat ezaguna da, baita ere, produktu bakoitza pertsonalizatzeko duen gaitasun teknologikoagatik, izan ere, produktuak bezeroaren premia berezietara moldatzen daki eta, gainera, giltza eskura erako proiektuak sortzen ditu, inbertsiogileak kalitateari, efizientziari eta kostuei lotuta eskatutako parametroekin bat datozen lerro osoak diseinatuz eta sortuz.

Marka europarrak esperientzia zabala du, 2.500dik gora makina salduta, ia erdiak Alemanian, oso zorrotza den merkatuan. Urteetan zehar egiaztatu izan da bezeroan %80k bere produktuetan konfiantza jarri duela berriz.

SORALUCE DANOBATGROUP taldeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetakoa den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Maila handiko bederatzi lantoki ditu Espainia, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuetan, Bikaintasun Zentro bat Alemanian, BIMATEC SORALUCE, I+G zentro propioa, 120 ingeniari eta 29 doktorerekin, eta 30 urtetik gorako historiarekin. DANOBATGROUPek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotu eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. 1.300 laguneko lantaldearekin 2016ean 260 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %8 inguru gutxi gorabehera.

stand EMO SORALUCE 2