Tornu bertikalaren teknologia hidrostatikoa
DANOBATek VTC-H gama eskaintzen du diametro handiko torneaketa bertikaleko zentruek merkatuan duten eskaera asetzeko. Teknologia hidrostatikoa oso bereganatuta dute Danobateko tornu bertikal gama hauek. Mugimendu hidrostatikoan oinarritutako teknologia hau neurri handiko makinetan eta aplikazio zehatzetan erabiltzen da batez ere. Teknologia hidrostatikoa ondorengo elementuetan aplikatzen da:
- Irristatzeko gida hidrostatikoak X eta Y ardatzetan erabiltzen dira.
- Mahaia kojinete hidrostatikoen bidez eutsi eta zentratzen da.
Tornu bertikalaren teknologia hidrostatikoa. Etengabe olio pelikula duen gidaritza hidrostatikoak bi material gogorren arteko kontaktua ekiditen du, hau da, gida gidaren kontra. Gidaritza hidrostatiko honen bidez asko jaisten da marruskadura ez baitago giden higadurarik eta mugimendu suabeak izateko aukera ematen du, zehaztasun maila altuak lortuz DANOBATen tornu bertikaletan, astunak diren makina hauetan. Laburtuz, gida hidrostatikoak lortzen duena zurruntasun handia da arbasketa lanetarako eta zehaztasuna akaberan, geometriaren kontrola tenperatura kontrolaren bidez eta zehaztasun handia posizionamendua eta desplazamenduan. Mahaia da teknologia hidrostatikoak DANOBATen tornu bertikaletan erabiltzen duen beste elementuetako bat. Mahaia kojinete hidrostatikoen gainean joaten da zuzenean muntatuta. DANOBATek errodamendu hidrostatikorako hainbat sistema ditu kasu bakoitzeko karga axiala eta kasu bakoitzeko abiadura periferikoaren arabera. Pista bakarra edo gehiagorako kojinete axial eta erradialentzako soluzioak eskaintzen dira. Era berean, Danobateko garapenek erraz mantentzeko sistema sistema bermatzen dute.