Skip to main content
2015/12/21

Tren sektorean oinarritzen den DANOBATGROUPeko negozio unitateak handitzen jarraitzen du Luxenburgo eta Sydneyn (Australia) bi eskaera garrantzitsu lortuta

Tren sektorean oinarritzen den DANOBATGROUPeko negozio unitateak handitzen jarraitzen du Luxenburgo eta Sydneyn (Australia) bi eskaera garrantzitsu lortuta

Oraingoan 2 DANOBAT hobi-tornuren kontratuak lortu dira, hiri horietan lan egingo duten tranbien gurpilak perfilatzeko erabiliko direnak.

DANOBATen hobi-tornuak trenen errodaduren eta diskozko frenoen mantentze-lan zuzentzaileak, trenaren ardatzak desmuntatu beharrik gabe egin ahal izateko berariazko makinak dira. Gainera, gurpil-errei zirkulazioak eragindako higadura eta deformazio logikoa jasaten duten gurpilen profilak birsortzeko diseinatuak daude.

Luxenburgoko proiektuaren kasua berezia da, herrialde horretan instalatzen den bigarren makina izanda, enpresarentzat hango merkatuan duen presentzia egonkortzeko eta indartzeko aukera bat baita.

Australian, kontratu berri honekin, DANOBATGROUPek merkatu-hobi berri bat zabaldu du, makina indibidualena, zama lanetarako bagoien mantentze tailerren instalazioen proiektu handiekin batera.