Trenetarako ekipamenduan espezialista den Dano-Rail-ek nazioarteko merkatuan duen presentzia finkatzen du
Dano-Rail S.Coop, Danobatgroup Railways-eko kide den konpainiak, trenetako ekimenduan espezialista da, eta nazioartean duen presentzia finkatu du, Espainiatik kanpo eskaera garrantzitsuak lortuz. Nazioartean izen handia duten bezeroek konfidantza jarri dute Dano-Rail-engan eta horrek bere soluzioen eta zerbitzua emateko gaitasunak bezeroen espektatibak betetzen dituela erakusten du.
Gainera, nazioartean produktu katalogo osoa saltzen du eta ondorioz bere produktuen gama guztia ondo baloratua dela esan daiteke:
- Hobi-tornuak
- Arrasteko orga
- Paso-perfilak neurtzeko ekipamenduak
- Muntatutako ardatzak neurtezko makinak
- Ardatz biluziak neurtzeko makinak
Dano-Rail-ek ekipamenduak esportatu ditu ondorengo herrialdeetara: Argentina, Mexiko, Portugal, Turkia, India, Errusia eta Maroko. Danobatgroup osatzen duten beste enpresentzat bezala, Dano-Railentzat helburu estrategikoa esportazioko negozio zifra finkatzea da, hurrengo urteetan nazioarteo merkatuetan salduko duenaren portzentaia %80a izan arte. Horretarako, Dano-Rail lan handia egiten ari da bere produktu edo zerbitzuekin ase daitekeen edozein behar sortu daitekeen munduko herrialde bakoitzean presenzia izateko. Merkatu nazionalari dagokionez azken urteetan ondorengo bezero garrantzitsuen konfidantza irabaztea lortu du:
- Renfe
- Metro de Madrid
- CAF
- Metro de Sevilla
- Metro de Málaga
- Servicios Ferroviarios de Mallorca
- Euskotren
- Metro de Bilbao
- Tranvía de Murcia
- Tranvía de Zaragoza
- Tranvía de Vélez Málaga
- Tranvía de Jaén
- Nertus