Zuntzezko laser bidezko ebaketa sistema berria xafla bobinatik abiatuta
DANOBATeko xafla dibisioak bere produktu lerroa zuntz bidezko laser ebaketara luzatu du. Honela, bobina metaliko bidez elikatutako sistemak barneratuz helburu nagusia prozesatu beharreko materiala aurreztea izango da, eta baita lehiakortasuna hobetzea makinako denbora hilak murriztuz.
DANOBATek soluzio berezi eta berritzaileen garapenaren aldeko apostua egiten jarraitzen du bazeroen behar zehatzak asetzeko helburuarekin. Kasu honetan, zuntz bidezko laser ebaketa sistema malgu bat garatu da prozesatu beharreko materiala bobinatik irtetzen delarik xafla formatoetatik irten beharrean.
Ekoizpen altuko makina bat da zuntzaren teknologiak eskaintzen dituen abantailak laser bidezko ebaketara aplikatuta konbinatzen dituena (efizientzia, abiadura, moldaerraztasuna, mantenimendu minimoa etab.) bobina metalikoak erabiltzearen ondorengo abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialaren kostuan eta xaflaren aprobetxamendu hobea).
Produktuaren pertsonalizazioa
Sistema honek xafla elikadurako lerro bat eta laser bidezko ebaketa modulu bat ditu, primeran integratzen direnak etengabe lanean jarduteko. Elikadura lerroa bobina askatzen duen hariltzeko makina bat ondulazioa eta xaflaren barne tentsioak kentzen dituen lautzeko makina bat eta lautu edo zuzendutako materiala prozesatzeko biltegiratzen duen begizta batez dago osatuta. Laserrak zuntzezko laser sorgailu bat du, eta baita ebaketa buru bat ere bere mugimendua xaflaren mugimenduarekin konbinatuz beharrezko geometriak lortzeko. Ebakitako piezen irteera sistema ezberdin bidez automatizatu daiteke, errobot bidez, pilatzaile bidez etab. bezeroaren beharren arabera.
Laser bidezko ebaketa burua
Sistema honek Precitec-en "ProCutter" ebaketa burua du barneratuta, ebaketa prozesuaren kontrol handiagoa izateko dagoena prestatua, buruaren egoera momento oro monitorizateko aukera ematen baitu. Mugikor bidez ondorengo parametroak ikusi daitezke:
- Optiken tenperatura: lentea, babes leihoa eta kolimazio lentea
- Zehaztasuna: lan eta purga presioa.
- Babesteko leihoaren kutsadura
- Laneko distantziaren kontrola
Buru anitzak
Diseinu modularrari esker soluzioan hainbat buru integratu daitezke ebaketa prozesuaren ekoizpena biderkatzeko. Lan karga buruetako bakoitzean banatzen da.
Aplikazioak
Sistema honen aplikazio esparrua oso zabala da, eta ondorioz, kasu bakoitzean bezeroaren beharrak zeintzuk diren aztertzea komeni da: material motak, ebaki beharreko lodierak, beharrezko ekoizpena, piezen ezaugarriak etab. Makina hau hainbat sektoretan aplikatu daiteke, besteak veste: Automoción: Piezas estructurales de vehículos.
- Sukaldeko tresneria: kazolak, sartaginak, paellerak eta abarrentzako diskoak.
- Silo metalikoak: Silo metalikoetako sapaien sektoreak
- Argiteria: argiteri gorputzak