ATE IREKIEN JARDUNALDIAK HERBORNEN (Alemania)
Martxoaren 18an eta 19an DANOBATGROUPek OPEN HOUSE 2015 egingo du Herbornen duen fabrikazio plantan (Alemania).
Jardunaldietan DANOBAT eta DANOBAT-OVERBECK makinen teknologia eta duten artezketa makinen gama zabalean aplikatutako garapen berriak erakutsiko zaizkie bezeroei. Gainera, artezketan espezialista hoberenek hainbat mekanizazio proba egingo dituzte.
Martxoaren 18an eta 19an DANOBATGROUPek OPEN HOUSE 2015 egingo du Herbornen duen fabrikazio plantan (Alemania).
Jardunaldietan DANOBAT eta DANOBAT-OVERBECK makinen teknologia eta duten artezketa makinen gama zabalean aplikatutako garapen berriak erakutsiko zaizkie bezeroei. Gainera, artezketan espezialista hoberenek hainbat mekanizazio proba egingo dituzte.
Enpresaren estrategia ez da bakarrik makinen fabrikazioa oinarritzen, balio erantsi handiko soluzio aurreratuen garapenean ere oinarritzen da; makinaz gain osagarriak, tresnak eta bestelakoak ere barne hartzen dituzten soluzioen garapenean, alegia. Hala, jardunaldi horietan makinak ez ezik beraien sektoreetan erreferente diren bezeroentzat guztiz egokituta eta garatutako soluzioak ere erakutsiko dira.
Bisita, funtsean, enpresatik buelta bat ematea izango da, gidatuta, soluzio aurreratuen garapenerako bikaintasun teknologian, ezagueran eta berrikuntzan oinarrituta dugun proiektu anbiziotsua ezagutzeko. Horrez gain, hainbat hornitzaile ere egongo dira, eta horiek beraien produktuak aurkeztuko dituzte, bisitariek ahalik eta informazio gehien izan dezaten.
Beste makina askoren artean, enpresak barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK IRD-400 makina eta kanpoaldeak artezteko DANOBAT LG-400 jarriko ditu ikusgai.
DANOBAT-OVERBECK IRD-400 artezteko makina barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko gai den doitasun handiko IRD makinen gamako hiru modeloetako bat da. Barrualdeetan arteztu dezakeen diametro maximoa 200 mm-koa da, piezaren iraulketa 400 mm-koa eta piezaren pisu maximoa 70 edo 170 Kg-koa.
Bereziki egokia da matrizeak eta puntzoiak mekanizatzeko; esaterako, buru pieza-etxean integratuta doan B ardatza, zeinak +95º/-15º-ko biraketa angelua baitauka, hiru ardatzen interpolaziorako software batekin konbinatzen da erradio desberdinak arteztu ahal izateko erreferentzia puntuak eskuz birdoitu gabe. T erako orgaren konfigurazioak (buru pieza-etxearen X ardatzaren ibilbidea 400 mm/Artezte torlojuaren Z ardatzaren ibilbidea 400 mm, biak Siemensen motor linealek eraginda) egonkortasun estatiko eta dinamiko handia lortzen laguntzen du. Aitzinamenduko abiadura azkarra, doitasunezko posizionamendua eta mantentzeko eskakizun minimoak dira orga bien ezaugarriak.
Zuzenean eragiten den buru pieza-etxeak, zeinak plater magnetikoa edo sei atzaparreko plater pneumatikoa eduki dezakeen, ahalik eta biribiltasunik handiena bermatzen du, malgutasuna handituta eta aldaketa denborak laburtuta. Buru pieza-etxean artezketarako 4 torloju ere muntatu daitezke, gehi neurketa haztagailu bat. Artezketarako torlojuak frekuentzia handikoak izan daitezke edo uhalek eragindakoak.
Kontrol sisteman txertatutako softwarea bezeroen aplikazio espezifikoetara egokitzen da. Programazioa, pieza motaren aldaketarako den pantaila grafiko batekin egiten da. 2D eta 3Dko simulaziorako pakete bat dauka, eta horrekin langileak bukatutako programa bat egiaztatu dezake talka puntu posibleen bila.
Kanpoaldeak artezteko makinen alorrean DANOBAT etxeko LG-400 makinak emaitza bikainak ditu doitasun handiko pieza txikien mekanizazioan, esaterako, ebaketa tresna, industria hidraulikorako ultradoitasunezko pieza eta automobilgintzaren sektorerako piezen mekanizazioan.
LG-400 modeloarekin gehienez 300 mm-ko diametroa eta 400 mm-ko luzera artezgarria duten piezak arteztu daitezke, 500 mm-ra arteko diametroa duten harriekin. Gamako modelorik handienak, ordea, gehienez 300 mm-ko diametroa eta 600 mm-ko luzera duten piezak onartzen ditu.
Makinak robot bat eta paletak kargatzeko eta deskargatzeko sistema bat dauka. Sistema horrkin (edota modelo honetan sartu daitezkeen beste batzuekin: portikoa, gantry, etab.) pieza aldatzeko behar den denbora nabarmen txikiagoa da (normalean 2-6 segundo).
Makinak, halaber, B ardatz bat dauka harriaren hainbat buru konfiguraziorekin, zeinak 500 mm x 80 mm neurriko harriak ere hartu baititzake, dela ohikoak, dela superurratzailedunak, dela teknologia bien konbinazioz egindakoak, eta hala ekoizpen gaitasuna areagotzen da eta piezen bukaerako kalitatea hobetu.
Orgak aurrez kargatutako gidarien gainean doaz, motor linealek eraginda, eta harriaren burua, berriz, hoztutako elektro-ardatz baten bitartez, zeinak harriari gehienez ere 120 m/s-ko abiadura periferikoa hartzea ahalbidetzen dion. Eragintza sistema horiek, bankadarekin batera (granito naturalez egindakoa, bibrazioen xurgapena errazteko) ahalik eta zehaztasun handiena bermatzeko beharrezkoak diren zurruntasuna eta egonkortasun termikoa ematen dituzte.
LG gamak azken teknologia eskaintzen du, diseinu moderno eta ergonomikoarekin, makina bezero bakoitzaren premietara egokitu ahal izateko, eta hainbat aukerarekin, esaterako, portikoa edo automatikoki kargatzeko eta deskargatzeko robota, harri anitzeko B ardatza, kontrapuntu sinkronizatua, luneta higikorra (harriaren kontraz), diamantatzaile mota desberdinak (diskodunak, moletadunak edo silizio karburokoak), etab.