Danobatgroupek ideia kooperatibo berrien alde egin du Mondragon City Challengen

- Industria taldeak presentzia nabarmena izan du ekimenean bi proiektu ekintzaileren babesle eta mentore gisa. Horietako bat, gainera, irabazlea izan da.
- Hirugarren edizioan Danobatgroup mentore izan zuten taldeek Goimek kooperatibaren instalazioak eta Ideko, Danobatgroupeko berrikuntza motorra, bisitatzeko aukera izan zuten, finalaren aurretik.
Danobatgroup industria taldeak Mondragon City Challenge 2025 txapelketa babestu du berriz ere. Txapelketaren asmoa da mundu osoko gazteen artean ekintzailetza kooperatiboko ideia berriak sustatzea eta bultzatzea. Hirugarren edizioaren finala Arrasateko Amaia Udal Antzokian egin zen atzo, eta Andres Mazkiaran taldeko presidentea eta Francisco Javier Fernandez Goimekeko presidentea izan ziren bertan.
Gainera, DIANOR taldea, proiektuaren garapeneko fase guztietan Danobatgroup mentore izan zuten bi taldeetako bat, Mexikotik etorritakoa, irabazlea izan da 19 eta 24 urte bitarteko kategorian. Haien ideia berritzailea da RFID babesa duten zorroak diseinatzea. Kontakturik gabeko txartelen lapurretak egiteko erabiltzen diren seinale elektromagnetikoak blokeatzen dituen teknologia da RFID. Azken produktuak artisautza, diseinua eta material ekologikoak uztartzen ditu.
Joselyn Cruz, Genesis Zamora eta Adriana Cristina Chacon gazteek osatutako taldeak industria taldearen eta bere kooperatiben errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du.
Goimekeko eta Idekoko bisitak
Era berean, finala baino egun bat lehenago, apirilaren 9an, bai DIANOR taldeak bai Mondragon City Challenge 2025ean parte hartu zuten beste proiektuetako batek, CONFRITURA taldeak -honek ere Danobatgroup izan zuen mentore-, Goimeken instalazioak eta taldearen berrikuntza motorra, IDEKO, bisitatzeko aukera izan zuten.
Bisita egunean, gazteek gertutik ezagutu ahal izan zuten Danobatgroupeko erakundeen barne funtzionamendua, enpresa konbentzionalekiko desberdintasunak nabarmenduta, baita enpresa eredu mota horiek bultzatzeko hasierako erronkak ere, mundu kooperatibistan ekintzaile izateak dituen abantailak eta desabantailak ulertu ahal zitzaten.
Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketa El Diario Vascok, Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Kooperatiben Goren Kontseiluak (Konfekoop), Mondragonek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekimena da.
Danobatgroupek txapelketa honi ematen dion babesa industria taldeak etorkizuneko erronkei, batez ere fabrikazio aurreratuaren sektorekoei, aurre egiteko gai den talentu profesionala garatzeko duen konpromiso sozialaren barruan kokatzen da. Babesletza hau berak laguntzen duen beste ekimen batzuei batzen zaie, hala nola Ada Byron eta Gladys sariei edo TFG-TFM Mondragon Sariak lehiaketari.