Skip to main content
2017/12/21

DANOBATGROUPek talentuaren alde egiten jarraitzen du

DANOBATGROUPek talentuaren alde egiten jarraitzen du
  • Enpresa taldeak presentzia nabarmena edukiko du datorren abenduaren 27an egingo den Gipuzkoa Talent Forum jardunaldian.

  • Gipuzkoako enpresek karrera profesional arrakastatsua garatzeko eskaintzen dituzten aukeren berri ematea da topaketaren xedea.

Ekonomialariek eta lan merkatuaren azterketetan aditu direnek egindako azken azterlan guztietan datu garrantzitsu bat aipatzen da: etorkizuneko lanbide gehien-gehienak ez dira gaur egun existitzen. Txosten batzuek, gainera, esaten dute kopuru hori %85ekoa izango dela 2030ean. Aldaketa prozesu hau teknologia digitalen iraultzaren babespean gertatzen ari da, eta bere ondorioa da duela urte gutxi batzuk urrutian ere agertzen ez ziren profil berriak eskatzen ari direla.

Eraldaketa testuinguru honetan, DANOBATGROUPek goi trebakuntza duen talentua bereganatu beharra dauka, talentu dinamikoa, moldakorra eta etengabe ikasteko ahalmena duena behar du; izan ere, hori da DANOBATGROUPen lehentasunetako bat.

Ekipoak bereganatu, atxiki eta garatzearen alde egin duen apustuaren barruan, industri talde euskaldunak Gipuzkoa Talent ekintzaren bigarren edizioan parte hartuko du, datorren abenduaren 27an. Hitzordua Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutakoa da, eta gaur egun lana kanpoan egiten duten arren lurralde historikoak eskaintzen dizkien aukerak ezagutu nahi dituzten 150 profesional baino gehiago biltzea espero da.

DANOBATGROUPek, zeina egoitza Elgoibarren baitu, hitzaldi bat emango du foro horretan, taldeak lanerako eskaintzen dituen aukeren berri emateko; izan ere, taldean enpresa ezagunak daude, hala nola DANOBAT eta SORALUCE, 1300 profesionaleko plantilla bat dauka eta nazioartean presentzia indartsua.

Makina-erreminten eta balio teknologiko handiko ekoizpen sistemen fabrikazioan espezializatuta, taldea ezaguna da berrikuntzarekin duen konpromisogatik eta balio teknologiko handiko proiektu internazionalen zorro ugariagatik, zeintzuei esker kultur anitzeko karrera profesionala garatzea eta etengabeko ikaskuntza eta trebakuntza jasotzea posible diren.

Gipuzkoa Talent Forum 2017 ekitaldia 9:30ean hasiko da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian, Donostian, interakzioa bultzatzeko eta talentu profesionalaren eta sektore pribatuaren arteko elkargune gisa funtzionatzeko.