Skip to main content
2024/09/26

Emakumeek ingurune digitalean egiten duten lanaren balioa nabarmendu du Danobatgroupek

Emakumeek ingurune digitalean egiten duten lanaren balioa nabarmendu du Danobatgroupek
  • Gaur goizean, industria taldeak Gladys Saria emateko ekitaldian parte hartu du, ekimenaren enpresa laguntzailea den heinean.
  • PuntuEUS Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatuta, aurten Lorea Argarate Zubia teknologoaren ibilbidea aitortu du sariak


Danobatgroup industria taldearen zutabeetako bat da talentu zientifiko-teknologikoa sustatzea, batez ere emakumeena, eta gazteenen artean STEAM esparruekiko interesa sustatzea. Konpromiso hori talde industrialak aktibatzen dituen hainbat ekimenen bidez gauzatzen da, eta, besteak beste, Gladys Saria babesten du. Saria 2021etik banatzen da, eta euskal ingurune digitalean emakumeek egiten duten lana balioesten du.

Saria PuntuEUS Fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak sustatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesarekin eta Emakunde, Danobatgroup eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin, Gladys del Estal informatika omentzen du, eta Euskadiko ingurune digitalean ari diren emakume gazteei aitortza erakustea eta horiek sustatzea du helburu.

Gaur goizean UPV/EHUko Informatika Fakultatean egin da sari banaketa, eta bertan Lorea Argarate Zubia teknologo, dibulgatzaile, ekintzaile eta musikari bilbotarraren lana aitortu da, 34 urterekin ibilbide nabarmena baitu euskarazko dibulgazio zientifiko eta teknologikoan.  Argarate telekomunikazioetako ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea, 2016), industria antolaketan graduondokoa egina du (Deustuko Unibertsitatea, 2017), eta bi master hauek ditu: Big Data & BI (Deustuko Unibertsitatea, 2017) eta irakasleen prestakuntzako masterra (VIU, 2018).


Estereotipoak haustea

Bere proiektuak genero ikuspegi batekin lotzera bideratu du bere lana, estereotipoak hausteko eta ingurune digitalean aukera profesional berriak aurkeztuta. Adibidez, InspiraSTEAM ekimenetan eta White Mirror/Tech for Good bezalako programen sorkuntzan parte hartu du, ongizaterako teknologia esponentzialetan zentratuta, eta hainbat erakunderekin lankidetzan aritu da, besteak beste, PUNTUEUSekin, Elhuyarrekin eta GAZTEArekin.


Argarateren ibilbideak STEAM esparruetan aritu nahi duten emakumeen erreferentzia gisa balio du. Bere lanaren aitortzak etorkizuneko belaunaldiak inspiratzeaz gain, industriaren iraunkortasuna aberastu eta indartzen du, sektorean ingurune inklusibo eta askotarikoagoa sustatuz.

Makina-erremintan liderra den industria taldeak Gladys Sariari emandako laguntza batu egiten zaio arlo zientifiko-teknologikoan emakumeak ikusgarri egitea eta ahalduntzea sustatzen duten beste ekimen batzuei, hala nola arlo teknologikoan emakumeen talentua aitortzeko Deustuko Unibertsitateak antolatzen dituen Ada Byron sariari.


Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 70 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.400 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka eta 337 milioi euroko fakturazioa. Taldea MONDRAGON Korporazioko kidea da, Danobat, Soraluce eta Goimek kooperatibek osatzen dute, eta nazioarteko erreferentea da makina-erremintaren eta fabrikazio industrialeko teknologien sektorean.