Skip to main content
2011/06/27

Dano-Rail enpresak hobi-tornua instalatuko du Tours (Frantzia) hiriko tranbian

Dano-Rail enpresak hobi-tornua instalatuko du Tours (Frantzia) hiriko tranbian

Trenetarako ekipamendua ekoizten duen Dano-Rail Koop enpresak sendotu egin du nazioartean duen tokia, Frantzian eskaera garrantzitsu bat egin baitiote. Frantziako Tours hiriko garraioa kudeatzen duen SITCAT sozietateak Dano-Rail enpresari esleitu dio hiri horri zerbitzua emango dion Alstom Citadis 402 tranbiaren errodaduraren profilaketarako hobi-tornua egiteko kontratua.

Cité Tram erakundeak Espainiako fabrikatzaileak aurkeztutako proiektua aukeratu du, alderdi teknikoan zein ekonomikoan abantailatsuena zelako. Bi elkartek osatzen dute Cité Tram: SETek eta TRANSAMOk. Erakunde hori arduratuko da Tourseko tranbiaren proiektu osoaz. Aurreikuspenen arabera, 2013ko irailean jarriko da tranbia abian. Proiektuaren zuzendaritza Systra ingeniaritza taldearen esku dago ; hots, Frantzian trenbideen alorrean erreferenteetako bat denaren esku. Proiektu honetarako ezarritako kalitate prozeduran zehaztutako moduan, Dano-Railek lehen mailako lantaldearen bidez kudeatuko du proiektua. Systrako taldearen organigramarekin koherentea den egitura funtzionalean antolatuta jardungo da, eta horrek, harreman arin eta eraginkorra bermatuko du. Dano-Railentzat erronka berezia da honako hau, Frantziako merkatuan duen tokia finkatzeko eta trenbideetako errodaduren mantentze-lanetarako ekipoak beharrezkoak diren proiektuetan parte hartzeko: tranbiak, metroak, salgaien garraioa, aldirikoak, abiadura handiko trenak, eta abar. Fabrikatzaile espainiarrak merkatu frantsesera eraman nahi du beste merkatu batzuetan arlo horretan lortu duen esperientzia, baita trenbideetarako material mugikorra ekoizten duten ingeniari, operatzaile eta/edo fabrikatzaile frantsesak hirugarren herrialdeetan kudeatzen ari diren proiektuetara ere. Dano-Railek lehenago ere hartu du parte Frantziako enpresek kudeatutako antzeko proiektuetan. Hain zuzen, oso antzeko proiektu bat gauzatzen ari da Rabat Saléko tranbiarako, Frantziako Egisrail ingeniaritza ospetsuak kudeatuta. Rabaterako D-1500 tornu-hobia Tourseko tailerrean jarriko denaren oso antzekoa da, bi kasuetan Alstom Citadis tranbia izango baita material mugikorra.