Skip to main content
2020/02/18

DANOBATen doitasunezko azken soluzioak ikusgai GRINDTEC azokan

DANOBATen doitasunezko azken soluzioak ikusgai GRINDTEC azokan
  • Azokako 5 hallean, 5080 standean, Danobatek bere doitasunezko makinetatik hiru hauek aurkeztuko ditu: Danobat CG-1000, Hembrugen MIKROTURNGRIND 1000 eta Danobat-Overbecken barrualdeak artezteko IRD-400 makina.
  • Danobat, Danobat-Overbeck eta Hembrug, doitasunezko makinetan duten esperientziagatik eta expertiseagatik liderrak diren 3 marka.

Danobat, ekoizpen lantegien eta makina-erreminten fabrikatzailea, GRINDTECen egongo da teknologia pertsonalizatu, zehatz eta balio erantsi handikoa erakusteko. Azoka martxoaren 18tik 21era egingo da, Ausburgeko Messen, eta bertan egongo dira Danobaten, Hembrug holandarraren eta Danobat-Overbeck alemaniarraren soluzioak.

Expertisea erakusteko, Danobatek kanpoaldeak artezteko Danobat CG-1000 makina, MIKROTURNGRIND 1000 hibridoa eta konplexutasun geometriko handiko eragiketetarako Danobat-Overbecken IRD-400 makina jarriko ditu ikusgai 5 halleko 5080 standean.

 

DANOBAT CG-1000 : PRODUKTIBITATEA ETA HARIEN ARTEZKETA

Danobat CG-1000 makina, bezeroekin elkarlanean aritzearen emaitza dena, CBNaren benetako aukera gisa aurkezten da, unitate kopuru handia ekoitzi behar denerako.

Makina kanpoaldeak artezteko diseinatu da, eta hariak artezteko duen ahalmenagatik nabarmentzen da. Harri konfigurazio zabala dauka, aplikazio sorta zabal batean aplikatu ahal izateko. Artezteko makinak duen egitura bere zurruntasunagatik nabarmentzen da, bezeroak eskatutako produktibitate handiak arrakastaz bete ditzake-eta. Harri buruak 80m/s-ko abiadura periferikoa hartzen du, ohiko harri urratzaileekin behar den artezketa tartea estalita. Emaitza gisa, nabarmen murrizten da ziklo denbora, bikoiztu egiten da harrien bizitza baliagarria eta hobetu egiten da prozesuaren egonkortasuna.

CG-1000 makinak prozesu-osteko neurgailu bat du, azken mekanizazioan eskatzen diren doitasuneko perdoiak egiaztatzeko, eta horrekin posible da ziklo denbora murriztea. Eta CG makina guztiek bezala, Danobat DoGrind+ dauka. Danobatek berak garatutako software bat da, intuitiboa eta erabiltzen erraza.

CG makinen gama eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan ekoiztea bermatzeko diseinatuta dago, mantentze lanetarako tarte minimoak utzita. Gainera, Danobatek OEM piezen stock handia dauka beti, trukerako programa azkarra eta horiek azkar eta bigarren aldeen esku hartzerik gabe entregatzeko aukera eskainita. Horrek denak laguntzen du makinen urteko erabilgarritasuna handia izaten, %98 ingurukoa baita.

Danobatek, halaber, giltza eskura erako soluzio automatizatuak eskaintzen ditu CG makinetarako, modulu estandar gisa garatuta, bai eta soluzio efizienteak, trinkoak eta kostu egokikoak ere. Automatizazioko soluzio integratuak ez ezik, bezero bakoitzaren eskakizun bereziak betetzeko sistemak garatzen ditu.

 

Danobat CG 1000

IRD-400: DOITASUN HANDIKO ARTEZKETA KONPLEXUTASUN GEOMETRIKO HANDIA DUTEN PIEZETAN

Danobat-Overbeckek artezketarako IRD-400 soluzioaren eskaintza eramango du azokara, eta soluzio horrek barrualdeen, kanpoaldeen, aurpegien, formen eta erradioen artezketa hartzen ditu bere baitan. Kasu honetan, aurkeztuko den aplikazioak puntuen arteko artezketa ere egiten du. Artezteko makina honen malgutasunari esker, mandrino batekin soilik lotuta dauden piezak ez ezik kontrapuntu batekin lotutako piezak ere arteztu ahal izango dira.

Garapen honen abantaila nagusia da konplexutasun geometriko handia duten eta oso moldakorrak diren piezetarako lortutako malgutasun handia.

Artezteko makinak doitasun handiko akaberak lortzen ditu, bere B0 ardatzari esker, 91 gradu ere jiratzen baita. Ardatzaren kontrolak esan nahi du inguraketako harri bakar bat erabiliz barne forma konplexuak egin daitezkeela, horrekin produktibitatea maximizatuta.

Eredu horrekin, torlojuaren dorreak neurketa haztagailu bat dauka softwarean txertatuta, zeinarekin laneko piezaren hasierako posizioa detektatu baitaiteke. Horrek ziurtatzen du sistemak beharrezkoa neurria doitasunez egitea akaberaren azken gauzatzean. Inguru biribiletan, 0,5 mikrako biribiltasuneko perdoia lortu daiteke.

Garapen horren beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio maila handia, baita laneko piezaren biraketa ardatzarenarena ere (C0), eta horrek artezketa eszentrikoa egitea ahalbidetzen du. Ezaugarri horrek esan nahi du geometria konplexuak ere mekanizatu daitezkeela artezketa koordinatu baten laguntzarekin, eta forma karratuak, laukizuzenak edo forma librekoak egin ere doitasun handiz.

IRD-400

MIKROTURNGRIND 1000: HEMBRUNGEN SOLUZIO HIBRIDOA, ARTEZKETA ETA DOITASUNEZKO TORNEAKETA KONBINATZEN DITUENA

MikroTurnGrind 1000 hibridoak torneaketa gogorraren eta akaberako artezketaren abantailak konbinatzen ditu makina bakar batean. MikroTurnGrind 1000 makinarekin, fabrikatzaileek mekanizatu beharreko gainazal bakoitzerako prozesurik egokiena aplikatu dezakete, dena konfigurazio bakarrean edukita eta makina bat baino gehiago eduki beharrik gabe.

Laneko pieza submikronikoaren doitasuna bermatzeko, MikroTurnGrind 1000 makinak lan torloju hidrostatiko bat dauka serietik, honako ezaugarri hauekin: 4.000 bira minutuko abiadura, 0.1 mikra baino gutxiagoko desbiderapena (TIR), eta X eta Z ardatzen lerradura hidrostatikoak ± 0.1 mikrako doitasun errepikakorrarekin. Higadurarik gabeko kojinete hidrostatikoek ziurtatzen dute 20 edo 30 urte igaro eta gero makinak doitasun maila bera eskaintzen jarraituko duela. MikroTurnGrind 1000 soluzioak B ardatz bat erabiltzen du, zeinak aukerako lekua eskaintzen duen 8 VDI 30 erreminta etxe finko dituen dorre baterako, 300 mm-ko diametroa duen harria duen kanpo artezketako ardatz baterako eta artezketa edo fresaketarako barruko torloju baterako.

MikroTurnGrind 1000 soluzioak doitasun ezin hobeak eskaintzen ditu bai torneaketa gogorrean, bai akaberako artezketan.

MIKROTURNGRIND 1000

DANOBAT, DANOBAT-OVERBECK ETA HEMBRUG, DOITASUNEAN LIDERRAK DIREN 3 MARKA

Danobat-Overbeckek, barrualde, kanpoalde, aurpegi, forma eta erradioak artezteko garapenean eta fabrikazioan mende bateko historiarekin, Hembrugek, doitasunezko torneaketan 100 urte baino gehiago esperientziarekin, eta Danobatek, makina-erreminten sektorearen erronkei aurre egiten 65 urte baino gehiagorekin, soluzio teknologiko berritzaileak eta balio erantsi handikoak hartzen dituzte beren baitan, doitasunaren alorrean lider bihurtuta.