Skip to main content
2014/03/19

DANOBATGROUPek txandakako formazio dualaren aldeko apostua egin du

DANOBATGROUPek txandakako formazio dualaren aldeko apostua egin du

DANOBATGROUPek bigarren urtez jarraianDANOBAT izan zen iaz ekimen hau martxan jartzen taldeko lehenengo kooperatiba bost ikaslerekin. Taldeak aurretik badu antzeko esperientzia bat, Alemaniako Bimatec-Soraluce eta Overbeck filialetan arrakastaz eramaten ari baitira aurrera eredu hau.

Proiektu honek pertsona berrien sarrera optimizatea du helburu lanean hasten direnetik beraien zereginetan autonomia hartzen dutenera arteko denbora murriztuz, ezagutza tekniko-praktikoz jantzi, antolaketarako lehentasunezko baloreak garatu eta nazioartekotzeko konpetentzietan aurreratuz. Programa honen bidez bi urteko lan kontratua eskaintzen da, eta baita irakasle baten eta beste aditu batzuen laguntza ikasleak modu esklusiboan hezi eta gidatuak izan daitezen. Ikasgaien artean ikasleek ezagutza tekniko-praktikoak eta tekniko-teorikoak landuko dituzte, komunikazioaren inguruko ezagutza eta hizkuntzak, misioa/bisioa, baloreak, motibazioa, ordena eta garbitasuna, puntualtasuna, 5Sak, iniziatiba eta muntaketarako trebeziak, errasketa, doikuntza, mekanizazio auxiliarrak eta alineazioak eta egiaztapenak besteak beste. Formazioa era honetan antolatzen da: lehenengo urtean hiru hilabetez eskolan jasotzen dute formazioa %100ean eta hautaketa prozesu baten ondoren ikaslerik aurreratuenek txandakako formazioa hasten dute. Hurrengo sei hilabeteetan astean hiru egun eskolan eta bi enpresan egiten dituzte, ondoren hilabete oso bat eskolan, eta azkenik hilabeteko oporrak. Oporretatik itzultzean hiru egun eskolan eta bi enpresan egiten jarraitzen dute lau hilabetez. Bigarren urtean eskolan eta enpresan egiten duten denborak aldatu egiten dira eta lehenengo sei hilabeteetan bi egun eskolan izaten dira eta hiru enpesan. Epealdi honen ondoren ikasleek titulazioa lortzen dute, eta beste hilabetez jarraitzen duten enpresan eta azkenik hilabetez oporretan. Oporren ondoren lau hilabetez %100ean egonaz bukatzen da formazioa, eta gainera aukera izango dute formazioaren epealdi hau atzerriko egonaldi batean bukatzeko. Prestakuntza handiko lanpostuak sortzeko proiektua DANOBATGROUPen 2013-2016 plan estrategikoaren parte da. Honen bidez, belaunaldien arteko erreleboa era egokian egin nahi da, kaptaziorako estrategia berriak bultzatu, hautaketa eta integrazioa, zein talentuen garapen egituratua bultzatu.