Soraluce F-MT fresaketa-tornaketa zentruak makina bakarrean batzen ditu errendimendu handiko fresaketa eta tornaketa prozesuak
SORALUCEK EMOn F-MT fresaketa-tornaketa zentrua aurkeztu du, fresaketa eta torneaketa teknologiak makina bakar batean bateratzen duen soluzio berritzailea. F-MT makinak konplexutasun tekniko handiko piezak makina berean mekanizatzeko aukera eskaintzen du, moldaerraztasun handia emanez, mekanizazio denboraren eta azken erabiltzaileen aurrezte ekonomikoa suposatzen duelarik.
Fresaketa eta tornaketarako makinako soluzio hau, SORALUCE FL modelo arrakastatsuan dago oinarritua. Gaur egun lan gune malgu bat barne hartzen du, bezeroaren beharren arabehera prestatu daiteke lan estazio batekin edo hainbatekin, eta fresaketarako nahiz torneaketarako baliagarriak diren mahai finkoekin eta birakariekin. Funtzio anitzeko makina honek eragiketa guztiak multzo bakar batean egitea ahalbidetzen du – torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa, hariztatzea – aeronautika, zehaztasunezko energia eta ingeniaritza bezalako sektoreetako konplexutasun handiko piezetarako, bakarkako edota seriekako produkzioetarako. Makina dinamika altuarekin dago hornituta, ardatz bakoitzean 35 m/m-ko abiadura eta 2m/ s2 azelerazioarekin. Dinamika altua potentzia handiekin buruaren momentu eragilea eta ardatz guztien bulkada indarrarekin batuta , F-MT fresaketa-torneaketa zentrua txirbil harroketarako gaitasun handia duen eta fresaketarako nahiz torneaketarako ebaketarako baldintza egonkorrak dituen azken belaunaldiko soluzio bihurtzen da. Integratutako mahai birakaria, zuzeneko motorrarekin eragiten da, fresaketa eta torneaketa lanetarako erabili daiteke. Gehienez 1600 mm diametroarekin eta gehienez 8000 kgko kargarentzako gaitasuna dauka, mahaiak 250 bira/minutuko biraketa abiadura du gehienez eta torneaketa momentu eragilea 2500 Nm-rainokoa, blokeatutako mahaiarekin 26000 Nmko tangentzialaren momentu eragilean eutsiz. Torneaketa eragiketetarako, F-MT-k torneaketa burua kargatzeko/deskargatzeko sistema automatikoa dauka lan gunetik kanpora.Torneatzeko burua makinaren fresatzeko buruaren gorputz nagusira akoplatzen da, torneaketa eragiketei txirbil harroketarako gaitasun handia emanez, doitasun handiko mekanizazioak ere egiten ditu buruaren errodamenduak guztiz babestuta bait daude. Makina guztiz karenatuta dago irekitzeko eta ixteko ate automatikoekin. Gainera, makinak lantegian okupatzen duen lekua optimizatu egin da, 7400 x 5600 mm-ko bukaerako lekua dauka.