SORALUCEk berrikuntzak eta garapen teknologiko abangoardistak aurkeztu ditu Technology Days 2015 jardunaldietan
SORALUCEk Technology Daysen bosgarren edizioa antolatu du bere Bikaintasun Zentroan, BIMATEC SORALUCEn, 2015eko azaroaren 17tik 21era. Bertan, SORALUCEren azken teknologia eta garapenak probatu ziren mekanizazio egoera errealetan, eta nabarmendu behar dira SORALUCEren azken belaunaldiko produktuak, DAS sistema berritzailea (Dynamics Active Stabiliser) eta 4.0 Industrian dauden azken berritasunak.
Europar ekoizleak berrikuntzan duen lidergoa, bezeroarenganako orientazioa eta balio sorkuntza berretsi ditu, aditu aholkularitza, etengabeko eboluzioan dagoen teknologia, kontsolidatutako soluzioak eta balio erantsi handiko zerbitzu multzo zabala emanez.
Fresaketa, mandrinaketa eta torneaketako adituek azken teknologia eta garapenak erakutsi dituzte mekanizazio egoera errealetan, Tour Teknologikoan zehar; fresaketa, mandrinaketa eta multitasking makinen zentroetan zehar egindako ibilbidean hainbat proba eta zuzeneko erakustaldi egin dituzte.
Technology Days-ek iraun duen bitartean, SORALUCE, BIMATEC SORALUCE (Bikaintasun Zentroa), IK4-IDEKO (I+K zentroa) eta beraien kolaboratzaileek hainbat tailer antolatu dituzte, produktibitatea, errentagarritasuna eta bezeroaren operazioak hobetzea helburu, gai bakoitzean aditu onenengandik ikasteko aukerarik onena eskainiz.
SORALUCE Belaunaldi Berria
Belaunaldi berria makina mota multzo zabalean aurkezten da, eta SORALUCEren balioen adierazpena da: fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna. Kontzeptu horien barruan, bezeroek hobekuntza handiak aurkitzen dituzte mantentze lanetan, ergonomian, dinamika altuan eta lan esparruaren segurtasunean.
SORALUCE Belaunaldi Berria makinaren berrikuspen osoan oinarritzen da, erabiltzailearen ikuspegitik; funtzionamenduaren eraginkortasuna hobetzen eta Makina Osoaren kontzeptuan zentratzen da.
Makina Osoaren kontzeptuak, makina ez ezik, lan egiteko esparru osoa ere hartzen du kontuan. Langilearen eta makinaren elementuen arteko interakzio guztiak aztertzen dira aplikazio ezin hobea lortzeko.
Diseinuan egindako eboluzioak makina erabiltzea eta mantentzea errazagoa izatea dakar. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan inguru ergonomikoagoarekin eta langilearentzako babes osoarekin.
Technology Daysek iraun duen bitartean, SORALUCEk diseinu integralaren kontzeptu berri horren 4 adibide aurkeztu ditu, errentagarritasun hobea lortzera eta langilea lan ingurura ezin hobeto egokitzera zuzenduta: dimentsio eta mekanizatzeko gaitasun handiko SORALUCE FXR zutabe mugikorreko fresatzeko makina, fresaketa eta torneaketa uztartzen dituen SORALUCE FMT funtzio anitzeko zentroa, SORALUCE FL dinamika handiko eta zutabe mugikorreko fresatzeko makina, eta SORALUCE SLP mahai finkoaren gaineko zutabe mugikorreko fresaketa zentroa, ahalmen handiagatik eta ergonomiagatik nabarmentzen dena.
DAS Sistema Berritzailea (Dynamics Active Stabilizer)
Technology Daysen erakusgai dauden bi makinek, SORALUCE FXR zutabe mugikorreko fresatzeko eta mandrinatzeko makinak eta SORALUCE FL zutabe mugikorreko fresatzeko makinak, DAS sistema berria dute (Dynamics Active Stabilizer), zeina patentatzeko prozesuan dagoen. Sistema hori SORALUCE eta bere ikerketa zentroaren, IK4-IDEKOren, arteko ahaleginaren emaitza da, eta markaren Alemaniako BIMATEC-SORALUCE Bikaintasun Zentroan probatu da. I+G+Bn batera egindako lan horretan, bereziki, erabiltzaileen iradokizunak hartu dira kontuan, eta makinaren zurruntasun dinamikoa denbora errealean aktiboki handitzeko gaitasuna duen gailu batean hezurmamitzen da, zeinak ebaketarako ahalmena %300 ere handitzen duen, eta horrek mekanizazioan ezegonkortasun arriskua murrizten du (chatter). DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, bizitza baliagarria luzatuz muturreko ebaketa baldintzetan.
Aurrerapen horrek SORALUCEren prestigioa egonkortzea dakar, Home of Innovation gisa; enpresa bat non berrikuntza bezeroengandik, bezeroengatik eta bezeroentzat jaiotzen den, arreta bezeroen beharretan jarrita eta bezeroek dituzten ekoizpeneko erronketara egokitzen diren garapenak eginda.
4.0 Industria, Ekoizpeneko Soluzio Adimendunak
Makina-erremintaren arloko etengabeko digitalizazioak aukera berriak eskaintzen ditu produktu eta soluzio adimentsuagoak egiteko eta, beraz, eraginkorragoak.
Digitalizazioa gakoa da produktibitatea, eraginkortasuna eta malgutasuna handitzeko, softwarearen garapen berritzaileen bidez.
SORALUCEk, Fabrikazio Adimendunarekin duen konpromisoa irmoa duelarik, Alemaniako Gobernuak bultzatutako 4.0 Industria egitasmoari erantzuten dio, erabiltzailerik aurreratuenak zerbitzatzeko zerbitzuak garatuz.
SORALUCEk balio erantsiko hainbat zerbitzu gartzen ditu, teknologia berriek elektronikan, informatikan eta komunikazioan eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz, Fabrikazioko Soluzio Adimendunak sortzeko helburuarekin, horien ezaugarriak izanik erabilitako baliabideen egokitzeko ahalmena, efizientzia, bere produktuak 4.0 Industria ingurune berrira eguneratzeko.
Garapen horiek informazioa eskuratzeko eta tratatzeko eta analizatzeko aukera handiagoak eskaintzen dituzte, eta makinen urruneko komunikazioa ahalbidetzen dute denbora errealean eta errendimendu handirako ahalmena (moldagarritasuna, malgutasuna). Ondorioz, goi mailako funtzionalitate, ahalmen eta zerbitzuak lortzen dira, makinaren operatibitatea eta kudeaketa erraztuz.
SORALUCEk hiru software pakete garatu ditu 4.0 Industriaren ingurunean:
- DOITASUN paketea: Makinek sistema adimendunak dituzte doitasuna hobetzeko eta produktibitatea handitzeko.
- ERAGIKETA paketea: Interfaze erraz eta intuitiboa, eragiketa aurreratua hobetzeko eta programatzen laguntzeko makinaren operatibotasuna sinplifikatzeko.
- MONITORIZAZIO paketea: Makinaren urruneko sarbidea aldagai gakoen bilakaeraren jarraipena egiteko, funtzionamenduaren baldintzak optimizatzeko eta akats posibleak prebenitzeko.
SORALUCE etorkizuneko soluzioetan ari da lanean, langileak edozein lekutatik makina osoaren jarraipena egin ahal izan dezan smartphone, tablet edo PC bat erabiliz.
Tour Teknologikoa
SORALUCE mekanizazio baldintza errealetan egindako berrikuntza eta garapen berriak aurkeztu ditu, Tour Teknologiko baten bitartez, non zortzi fresatzeko makina, mandrinatzeko makinak eta makina multifuntzioak aurkeztu diren, bertatik bertara hainbat erakustaldi eginez, horien artean adibide ikusgarriak erakutsiz, hala nola DAS teknologia.
Tourrean, halaber, SORALUCE makinei aplikatutako beste teknologia batzuk ere erakutsi ziren, esaterako, Ram Balance sistema, hau da, SORALUCEk patentatutako CNC sistema, ahariaren konpentsazio dinamikorako. Sistema hori kontsolaren gainean muntatzen den CNC sistema elektromekaniko bat da, doitasun geometrikoa, zuzentasuna eta paralelismoa hobetzen ditu, eta bereziki mesedegarria da makina buruak aldatzeko sistema automatikoa badu, ram-aren desbiderapen mekanikoa doitasunez zuzentzea ahalbidetzen baitu, fresatzeko-mandrinatzeko buruek duten pisua gorabehera.
Modular quill edo kanabera sistema modularra izan zen SORALUCEk mundu mailan patentatu dituen beste sistemetako bat.. Sistema bakarra da merkatuan, eta kanaberaren irteera eta makinaren gainerako buruak automatikoki trukatzen ditu; ondorioz, hainbat kanabera eduki daitezke diametro eta luzera desberdinekin. Merkatuan kanaberako irteera duten soluzio tradizionaletan ez bezala, SORALUCEren sistema esklusiboetan buruetatik eta kanaberatik makinarainoko distantzia berdina da, eta ekinaldi berean 5 aurpegi mekanizatzea ahalbidetzen du, pieza makinatik distantzia handiago batera kokatu beharrik gabe.
SORALUCE buruak kalibratzeko SORALUCE DHC sistema dinamiko berria ere erakutsi zuen. Auto-kalibratzeko sistema bat da, buruaren kokapenaren doitasuna handitzen duena espazioaren edozein puntutan. Auto-kalibrazioko zikloa prozesu erraza da, patroi bat, neurtzeko zunda bat eta SORALUCEk emandako softwarea baino ez baititu behar.
SORALUCE FXR-W 16000, pieza handiak mekanizatzeko produktibitatea
SORALUCE FXR-W 16000 fresaketa-mandrinaketa zentroak moldagarritasun eta produktibitate bikaina eskaintzen ditu dimentsio handiko osagaiak mekanizatzeko. FXR-W fresatzeko-mandrinatzeko makina multifuntzionala da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak doitasun eta produktibitate mailarik altuenak ematen ditu neurri handiko piezak mekanizatzeko.
Makinaren diseinu modularrak moldagarritasun bikaina eskaintzen du, eta aukerako hainbat pieza osagarrirekin eta fresatzeko-mandrinatzeko buruekin ekipatu daiteke, makina bezeroaren beharretara egokitu dadin, efizientzia eta doitasun handiarekin. Makinak multifuntzio eta moldagarritasun premisak betetzen ditu, eta piezak ahalik eta pieza loturen kopururik txikienean mekanizatzea ahalbidetzen du.
Hainbat sektoretarako soluzio ezin hobea da, horien artean egonik energia (Eolikoa, gasa, nuklearra), ontzigintza, ekipamendu ondasunak eta doitasunezko mekanika, doitasun, produktibitate eta fidagarritasun mailarik handienak bermatuz neurri handiko makinetarako eta konplexutasun handiko operazioetarako.
SORALUCE FMT 4000, erabateko multifuntzioa eta errentagarritasuna
SORALUCE FMT modeloa dimentsio handiko multitask zentro bat da, torneatzeko ahalmen eta funtzionalitate erabatekoa duena, eta, horri fresatzeko buru unibertsalaren potentzia eta parea gehitzen bazaio, konplexutasun handiko piezak lotura bakar batean mekanizatzeko aukera ematen du. Horrenbestez, mekanizazio denbora asko aurrezten da, eta ondorioz erailtzaileak errentagarritasun handiagoa lortzen du, bai produkzio unitarioari dagokionez bai serieko produkzioari dagokionez.
Makinaren soluzio honek diseinu berritzailea dauka, lan eremu malgu eta guztiz konfiguragarri batean oinarrituta, bezeroaren beharren arabera, eta, hala, lanerako gune bat edo hainbat aukeratu daitezke, eta mahai birakariak edo finko osagarriak gehitu daitezke.
Makinak karinatu osatu bat ere badu, irisgarritasun handia eskaintzen duena, ateak automatikoki irekitzen direlako langunearen aurrealdera eta goialdera osorik iristeko, txirbilak eta taladrina jasotzeko eginkizuna betetzeaz gain. Langileari ikusmenik onena eskaintzeko helburuarekin, kristalezko azalera handiak ditu. Erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta karinatuaren garbitasuna, keak xurgatzeko sistemak integratzeko aukerarekin.
SORALUCE SLP 6000, ongi diseinaturiko makina: ergonomikoa eta erabilerraza
Mahai finkoaren gaineko eta zutabe mugikorreko SORALUCE SLP 6000 fresatzeko makina ahalmen handiko makina bat da, formatu trinko eta ergonomiko batean diseinatua, malgutasun handia eskaintzen duena. Makinak, bere emaitzetan, doitasun handiko akabera eskaintzen du, makinaren arkitektura tradizional bakar batean oinarrituta: zutabea mahaiari lotuta dago, atzeko gida independente batean bermatuta, makinaren egonkortasuna hobetzeko, makinaren grabitate zentroa oso baxu mantenduz.
Makina ezin hobea da hainbat sektoretarako: ibilgailu industrialak, moldeak eta matrizeak, ekipamendu ondasunak eta neurri ertaineko piezen doitasunezko mekanika.
Fresatzeko zentroa SORALUCEren diseinu trinkoko 1 x 1 buru ortogonalarekin hornituta dago, zeina bereziki sortua den motor zuzena duten makinetarako. Buru ortogonalak makinaren kurtsoak osorik aprobetxatzea ahalbidetzen dio erabiltzaileari: beraz, ez da beharrezkoa piezari eusteko tresna gehigarriak erabiltzea, laneko mahaitik dagoen mahaiaren buruaren torlojua oso eskuragarria delako, bai aurretik bai albotik mekanizatzeko posizioan. Buru ortogonalaren ezaugarri osagarri bat da mekanizazioa posizio negatiboan ere egin daitekeela . Makinak aukera ematen du buru ortogonala alderantzizko fresaketak egiteko kokatzeko, -45º-raino. Aukera horri esker, mekanizatu beharreko piezan ez da manipulazio gehigarririk egin behar eta, ondorioz, denbora aurrezten da mekanizazio ziklo osoan eta piezaren akaberaren kalitatea ere hobetzen da.
SORALUCE FL 6000, dinamikoa eta moldakorra
FL fresatzeko-mandrinatzeko zentroa zentro multifuntzionala da, moldakortasun bikaina ematen duena eta erabiltzaileari bere produktibitate nabarmen handitzea ahalbidetzen diona.
Makina ideala da ibilgailu industrialak, moldeak eta matrizeak, ekipamendu ondasunak eta neurri ertaineko piezen doitasunezko mekanika lantzen dituzten fabrikatzaileentzat.
Dinamika altuko makina da, 35 m/min abiadura eta 2 m/s2 azelerazioak lortu ditzake ardatz longitudinal, bertikal zein zeharrekoan, gidatze linealari eta pinoi bikoitzeko kremailerako transmisio sistemari esker. Lanaren aitzinamendu parea 16000 N da ardatz guztietan.
Buruaren eragintza pare altuko motor zuzenaren bitartez egiten da, eta horrek doitasun eta efizientzia maila altuak ematen ditu. Transmisio sistema zuzenak, gainera, bero, zarata eta mantentze maila minimoak bermatzen ditu.
SORALUCE FR-W 12000, goi errendimendua eta mekanizazio sendoa
SORALUCE FR-W Zutabe mugikorreko fresaketa-mandrinaketa zentroa, kanabera modularduna, oso moldagarria da, eta produktibitate maila handiak eskaintzen ditu neurri handiko piezak mekanizatzerakoan, fresatzeko-mandrinatzeko makina multifuntzionala izateraino.
Hainbat sektoretako osagaiak mekanizatzeko soluzio ezin hobea da, esterako energia sektorekoak (eolikoa, gasa, nuklearra) eta ontzigintzaren, trenaren eta ondasun ekipamenduen sektorekoak, izan ere, neurri handiko piezen mekanizazioan eta oso-oso konplexuak diren mekanizazio lanetan zehaztasun, produktibitate eta fidagarritasun mailarik handienak bermatzen ditu.
Bere diseinu zurrun eta egonkorrari esker, neurri handiko piezen mekanizazioan eskaintzen duen zehaztasun eta produktibitate mailak handienak dira. Makinak goi errendimenduko mekanizazio lanak egiten ditu, duen dinamika handiko eragintza sistemari esker eta gidatze eta moteltzeko sistema konbinatuari esker, eta, horrez gain, ebaketa potentzia eta abiadura maila optimoak ere eskaintzen ditu, 100 kW ere lortuta S1en.
Makinaren diseinu modularrak moldagarritasun handia eskaintzen du; aukerako osagarri ugariz eta fresatzeko eta mandrinatzeko buru gama zabal batez hornitu daiteke, bezeroaren premietara efizientziaz eta zehaztasun handiz egokitu ahal izateko. Gainera, makinaren diseinuagatik, zutabe mugikorrekoa baita, hainbat lan estazioz hornitu daiteke, landu beharreko piezen mekanizazioa eta karga batera egitea ahalbidetzen duena. Multitaskingak eta moldagarritasunak eskatzen dituzten baldintzei zein ahalik eta lotura gutxienekin mekanizatzea behar duten piezen premiei erantzuten die makinak.
Makinaren grabitate zentroa behean mantentzen da, bankadaren diseinuari eta bankada eta zutabearen arteko lotura motari esker. Horrek makina oso egonkorra izatea bermatzen du, bai eta makina zoruan oinarritzeko kostuetan nabarmen aurreztea ere, izan ere, makina zoru mailan instalatu daiteke, makinaren ahalmenak eta makinaren mantentze lanetarako ergonomia hobetuta.
SORALUCE FP 8000, moldagarritasuna eta produktibitatea neurri ertain-handiko piezen mekanizazioan
FP fresaketa zentroa fresatzeko eta mandrinatzeko makina multifuntzionala da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak doitasun eta produktibitate mailarik altuenak ematen ditu neurri ertain-handiko piezak mekanizatzeko.
Makinaren diseinu modularrak moldagarritasun bikaina eskaintzen du, eta aukerako hainbat pieza osagarriz eta fresatzeko-mandrinatzeko buruez hornitu daiteke, makina bezeroaren beharretara egokitu dadin, efizientzia eta doitasun handiarekin. Hainbat sektoretako osagaiak mekanizatzeko soluzio ezin hobea da, esterako energia sektorekoak (eolikoa, gasa, nuklearra) eta eraikuntzarako makinen, ontzigintzaren eta ondasun ekipamenduen sektorekoak, eta zehaztasun, produktibitate eta fidagarritasun mailarik handienak bermatzen ditu.
Gainera, makinaren zutabe mugikorraren kontzeptuak makina hainbat lan estazioz hornitzea ahalbidetzen du (oinarri plakak, mahai birakariak, mahai errototraslanteak, etab.), eta horrek, aldi berean, piezak mekanizatzea eta kargatzea batera egiten eta mekanizazio pendularra ahalbidetzen ditu.
Multitaskingak eta moldagarritasunak eskatzen dituzten baldintzei zein ahalik eta lotura gutxienekin mekanizatzea behar duten piezen premiei erantzuten die makinak.
TA-A 35, ahalmen handiak makina trinko batean
TA-A fresaketa zentroa bankada finkoa duen makina bat da, zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa dituelako ezaguna dena. Nabarmenak dira bere zehaztapen iraunkorra eta txirbil harroketarako duen ahalmena; bere diseinuan eta muntaketa prozesuan estandarrik zorrotzenak betetzen direlako ditu ezaugarri horiek.
Makina ideala da doitasun handiko moldeak eta matrizeak eta neurri ertaineko piezen doitasunezko mekanika lantzen dituzten fabrikatzaileentzat.
SORALUCE, Home of Innovation
SORALUCEk bere fakturazio osoaren %7 inbertitzen du ikerketan eta garapenean. Berrikuntza da SORALUCEren mezu bereizgarrietako bat, eta produktu berriak garatzeko SORALUCEk duen modu bakarra. SORALUCEk “egiteko modu berezia" du, bere berrikuntza plataforma indartsuetan oinarrituta:
SORALUCEk I+G+Bko departamentu bat dauka barruan, bezeroen eta komertzial taldearen kezkak jasotzeko eta, horrela, merkatuarekin harreman estuan egoteko. I + Gko departamentu nagusian etorkizuneko teknologietarako eta produktu berrietarako baliabideen ia %80 daude.
SORALUCEk IK4-IDEKO bere ikerketa zentroarekin batera garatzen ditu etorkizuneko teknologiak; IK4-IDEKOk, SORALUCEtik hurbil dagoenak eta 120 ingeniari eta 24 doktore dituenak, berrikuntza gidatzen du sektorean, 40 ikerketa institutu internazionalekin eta mundu osoko unibertsitateekin, eta 50 proiektu europar baino gehiagotan parte hartu du.
Ikerketa zentroan garatzen diren teknologiak SORALUCEko produktuetan aplikatu eta inplementatzen dira, eta produkzio fasean bertan egiten zaie jarraipena. Teknologia berri horiek guztiak Limburgen dugun Bikaintasun Zentrora bidaltzen ditugu, hau da, BIMATEC SORALUCEra, eta han Alemaniako ingeniariek baldintzarik zorrotzenetan probatzen dituzte makinak. SORALUCE teknologia probatzeko zentro internazionala da Bikaintasun Zentroa eta bertan dago SORALUCE Akademia.
Hala jaiotzen da etorkizuneko teknologia SORALUCEn eta hala hartzen du bere gain, baita ere, lidergo teknologikoa SORALUCEk bere Home of Innovationarekin. Merkatuari, bezeroari eta erabiltzaileei entzutetik jaiotako teknologia.
Egiteko modu horrekin SORALUCE aitzindari bihurtu da eta merkatuan estandar berriak ezarri ahal izan ditu: setting new standards en milling, boring and vertical turning technologies.
SORALUCEk bermatzen du SORALUCE marka erosten duten bezeroek behar duten teknologia daramatela inbertsio egokia eginda, dela makina premium bat erosita eskatutako pertsonalizazioekin dela SORALUCEn konfiantza jarrita proiektu pertsonalizatu konplexuenak egiteko.
Esperientzia zabala
Europar markak esperientzia zabala du, 2.500 makina baino gehiago salduta baititu, horietako ia erdia Alemanian, oso merkatu zorrotzenean, non, azken urteetan egiaztatu ahal izan denez, erosleen %80 Soraluceren produktuetan jarri duten konfiantza berriro.
SORALUCE DANOBATGROUP taldeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetako bat den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Goi mailako ia hogei planta ditu Espainian, Estatu Batuetan, Alemanian eta Ingalaterran, besteak beste, eta Zentro teknologiko propioa ere badauka. DANOBATGROUPek merkatuan lehiakorrenak diren produktu multiteknologikorik osotuenak eskaintzen ditu. Azken bost urteetan 250 milioi euroko fakturazioa izan du batez beste urtean, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %9 inguru arlo horretan inbertituta.